Aurreko astean izan zenuten abenduaren 18rako antolatzen ari garen San Tomas Azokako babarrun eta sagardo lehiaketetan izen emateko aukera. Datorren astelehenean irekiko dugu berriz apuntatzeko epea, abenduaren 15era arte. Txapelketotan parte hartzeko bete beharrreko baldintzak ohikoak, betikoak dituzue.
Izen ematea
Abenduaren 12tik 15era, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sariak:
1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.
2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.
3.Sarituarentzat: 50 euro.
Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.