Kaleraguneko ekimenetan parte hartzeko deia egin dute

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 10a, 17:44

"Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!" aldarripean, hamaika ekimen egingo dira datozen asteotan hainbat herrietan. Hitzordu guztion erdigunea ordea, Usurbilgo Kaleragunea izango da. Dema plazan kokaturiko karpan, hilabeteko etenik gabeko itxialdia egingo dute ehunka preso ohiek, baita deialdiarekin bat egingo duten hainbat eragile edota herritarrek. Hitzaldiak, solasaldiak, kontzertuak, Orian barrena jaitsiera, haurrentzako hitzorduak, herri kirolak... Egitarau zabal eta anitza osatu dute antolatzaileek, gaur hasi eta urtarrilaren 8ra arte. Ekimenotan parte hartzeko gonbita luzatu dute, gaur arratsaldean egin duten Kaleragunearen inaugurazioan.

Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!

Abenduak 11, igandea

12:30 Herri kirol erakustaldia frontoian.

Parte hartzaileak: Iñaki Azurmendi eta Xabier Dorronsoro aizkolariak eta Idoia Etxeberria harrijasotzailea.

Abenduak 13, asteartea

19:00 Hitzaldia Potxoenean, Urko Aiartza abokatu eta senatari ohiaren eskutik: “Presoen kaleratzea, bake prozesu ezberdinetan (Hego Afrika, Irlanda, Kolonbia)”.

Abenduak 14, asteazkena

18:30-20:30 Bertso saioa Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariekin eta triki-poteoa Usurbilgo trikitilariekin.

Abenduak 15, osteguna

18:00 Hitzaldia Potxoenean, Miren Illarreta eta Maritxu Paulus Basurko abokatuekin: “Estatu Frantseseko presoen Erradiografia”.

Abenduak 16, ostirala

Presoei buruzko kantu emanaldia. "Presoen gaia erreferentzia duten abeslari desberdinen emanaldia".

Abenduak 17, larunbata

10:30etan hasita egun osoz, presoen bisitarien arteko mus txapelketa erraldoia. Preso bakoitzeko, bikote bat.

Abenduak 18, igandea

11:30 Iheslari eta Deportatuei keinu bezala, Oriaren jaitsiera txalupaz Aginagako Mapiletik Oriora.

12:00 Ekitaldia Orioko Herriko plazan eta mokadu txiki bat.

18:00 Dj Olarius.

Abenduak 19-urtarrilak 7

12:00-14:00 / 16:00-20:00 Erakusketa Sutegiko aretoan: "Presoak kalera, presoen artelanak kalera". "Abenduaren 19tik Urtarrilaren 7ra, Usurbilgo Sutegiko Kulturetxean zabalik egongo den erakusketa -"Presoak kalera, Presoen artelanak kalera"- bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan giltzapetutako ahotsen espresio artistikoak ikusgai izango dituzue, goizeko hamaiketatik ordubietara, eta arratsaldez, lauretatik, zortziretara. Inolako zentsurarik gabe, batzuek isildu nahi dituztenen artelanak izango dira bertan. Kalera kalera, espetxeak hustu ditzagun. Preso, iheslari eta deportatuak behingoz ETXERA!!! Denak kalera, free them all!"

Abenduak 19, astelehena

18:30 Solasaldia: "Fichier Antiterroriste “FIJAIT”. 

Hizlariak: Clara Rouget eta Maritxu Paulus abokatuak.

Zehaztasunak: "Informazio Legea onartu ostean, lege honen disposizioetako bat martxan jarri du Frantziako Gobernuak, FIJAIT edo fitxategi antiterrorista delakoa. Fitxategi honek, aske egon eta duela 20 urte baino gutxiago epaitu dituzten euskal preso politikoei eragingo die. Fitxategiko datuak, preso bakoitza aske geratu eta 20 urtez kontserbatuko dira".

Abenduak 20, asteartea

18:00 "Porrotxen bisita. Umeek presoentzako marrazkiak egingo dituzte eta... “Sorpresa”.

Abenduak 22, osteguna

18:30-20:30 Bertsolariak eta triki-poteoa Usurbilgo trikitilariekin.

Abenduak 23, ostirala

Presoen alde kantuan. Abeslarien emanaldia.

Abenduak 25, igandea

Egunean zehar, "Ez daudenen mahaia". "Ez daudenen mahaiaren irudikapena egingo da Usurbilgo Kalera gunean. Mahai handi bat prest izango dugu, momentu horretan Espainia zein Frantziako espetxeetan dauden preso kopurua aintzat hartuta eta beraien hutsunea irudikatzeko".

Abenduak 27, asteartea

19:00 Hitzaldia: "Gatazkaren ondorioak: zenbakiak eta irizpideak".

Hizlaria: Iñaki Egaña (Euskal Memoria fundazioa).

Zehaztasunak: "Kontakizunaren guneak garrantzia handia hartu du. Dagoeneko, hurbileko historia, ezagutzen dugunez, azalean dago oraindik orain. Etorkizunari begira, bistan da ez dela kontakizun bakarra egongo. Halere, kontakizuna eraiki behar da, geurea, nazioarteko irizpideen harira, giza eskubideen urraketen arabera. Guk, egia eta bakearen bila aritzen garen bitartean, kontakizun hori gure datuekin, gure zenbakiekin, gure lekukotasunen testigantzekin, bete behar dugu. Orain arte emandako urratsak eta hartutako irizpideak, baita marko kronologikoari dagozkiona ere, izango dira hitzaldi honen helburuak".

Abenduak 29, osteguna

19:00 Mahai-ingurua: “Emakumeak patriarkatuaren kartzeletan preso”.

Parte hartzaileak: 

• Maria Ruiz Torrado antropologo feminista. "Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean"; deritzon doktore tesiaren egilea. Kartzela egitura ikuspegi feministatik aztertu du.

• Oihana Etxebarrieta Legrand. Senide izandakoa, feminista eta ikerlaria. “Erlazio afektibo sexualak espetxe garaian askatasun (g)une? Hainbat euskal emakumeren esperientziak” ikerketaren egilea. Espetxea tarteko duten bikote harremanak aztertu ditu euskal preso politikoen kasuan.

• Mertxe Galdos Arsuaga. 20 urte egin ditu kartzelan eta horietako 7 erabat bakartua eta isolatuta Malagako kartzelan. Isolamendu egoera horren kontakizuna egingo du.

• Dinamizazio eta aurkezpen lanetan Olatz Dañobeitia Ceballos.

Abenduak 31, larunbata

Goizean, Martutene eta Basaurira eta Lannezango frantziar espetxera martxak. "Helburua, euskal preso politikoen kaleratzea eskatzea izango da eta, honekin batera, gure berotasuna helaraztea une berezi honetan euskal presoen kolektiboari, “Kalera, kalera” abestuz eta kandelaren sugarrarekin".

Iluntzean, brindisa: "presoen aldeko gabon zaharreko Brindisa".

Urtarrilak 1, igandea

Eskualde mailako deialdia: Adarra gailurrera mendi martxa, euskal preso eta iheslarien alde.

08:30 Xoxoka ostatuan biltzeko hitzordua.

10:30 Ekitaldia Adarra mendiko gailurrean.

Ekitaldiaren ostean, argazkia presoen aldeko ikurrekin.

Urtarrilak 2, astelehena

18:30 Allur dantza taldearen emanaldia.

Urtarrilak 3, asteartea

18:30 Ekaintxou pailazoaren emanaldia.

Urtarrilak 6, ostirala

19:00 Kalejira erraldoia Donostiako Kontxako Badian: kandeladun giza-katea. "“Kalera, kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztera!” lemapean, urtarrilaren 6an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte egingo dena. Kalejira erraldoia izango da".

Urtarrilak 7, larunbata

21:00 Kontzertu erraldoia: "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".

Urtarrilak 8, igandea

Kaleragunearen itxiera.

Oharra: egitarau honi, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituriko ekimenak batu behar zaizkie:

Abenduak 24, larunbata

17:30 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.

Informazio gehiago:

kalerakalera.eus

Facebook: Kalera kalera

Twitter: @kalera_kalera

Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.