2017ko maiatzaren 7an galdeketa antolatzeko erronkari heldu ostean, jendaurreko lehen ekitaldia deitu du Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak, ostiral honetarako, abenduaren 16rako, arratsaldeko 19:30etan frontoian. Galdeketa bideratzeaz arduratuko den taldea aurkeztuko du erabakitze eskubidearen aldeko bilguneak. Baita manifestua ere.
Erabakitzera
Erabakitze eskubidearen aldeko giza-kate erraldoia egin zen Durango eta Iruñea artean 2014an. Urtebete beranduago, erabakia saretzeko urratsa eman zen. Eta 2016tik erabakia gauzatzen hasiak dira hainbat udalerri. 2017an besteak beste, Usurbilen txanda izango da. Honatx, galdeketa prestatu eta ospatzeko hilabeteotan gauzatzea aurreikusten den prozesua:
Antolaketa egitura
Talde sustatzailea
Galdeketa antolatzeko erantzukizun maila nagusia izango duen bilgunea. Asteotan, antolaketen egutegiko 1.erronka abiatzeaz arduratuko da.
Lan taldeak
Bereziki, antolaketa lanen egutegiko 2.erronkaren baitan dauden zereginez arduratu beharko dute. Lau lan talde osatzea aurreikusten da:
1-Galdera zehazteko/harremanak.
2-Ekintzak/kale presentzia/komunikazioa.
3-Diru-zaintza/logistika.
4-Protokoloak-legea.
Berme Batzordea
Galdeketa berme guztiekin antolatu eta ospatzeaz arduratuko da taldea. Beranduenez, galdeketen antolaketa lanen azken faserako osatu nahi da. 3. erronkaren baitako zereginetako bat izango da.
Antolaketa lanen egutegia
1.erronka: Abendua-urtarrila
Bideratu beharreko lanak: taldearen manifestua, sinadura bilketa, herritarrak aktibatu, argazkia eta CIF-a lortu.
2.erronka: Urtarrila-otsaila-martxoa
Bideratu beharreko lanak: galdera definitzeko prozesua, diru iturriak izateko ekimenak, mahaietarako boluntarioak, aurrekontua kalkulatu.
3.erronka: Apirila-maiatza
Bideratu beharreko lanak: azken zehaztapenak, Berme Batzordea sortu, parte hartzea sustatzeko kanpaina.
Galdeketa:
2017ko maiatzaren 7an (bai Usurbilen, baita Lasarte-Orian, Urola Kostan...).
Izen ematea
Galdeketa antolatzeko lanetan parte hartu nahi duenak, Usurbilgo Gure Esku Dago taldearekin hartuemanetan jartzeko bideok dituzue:
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU
E-posta: usurbilgureeskudago@gmail.com
3 olatu, 2017an
Galdeketen hiru olatu izango ditugu 2017an, Euskal Herri luze eta zabalean:
-Martxoaren 19an: Oarsoaldean, Tolosaldean, Hernani eta Astigarragan...
-Maiatzaren 7an: Usurbilen, Lasarte-Orian, Urola Kostan, Bizkaiko zenbait txokotan...
-Ekainaren 10ean: ekitaldi nazionala Bilbon.
-Ekainaren 18an: Nafarroako 30 herrietan (Bortziriak, Leitza, Areso, Lekunberri inguruetan...).