Dilisten txapelketa eta jana, jolasak eta kontzertu gaua antolatu ditu Usurbilgo Gaztetxeak, larunbaterako, abenduaren 17rako prestatu duen 3. Kaosa eta Dilistak jaialdirako;
Asteotako agenda
Abenduak 17, larunbata
3. Kaosa eta Lentejak jaialdia. “Hasi prestatzen dilista errezeta berriak txapelketarako, lehia ziurtatua baitago!”.
Usurbilgo frontoian:
12:00 Dilista txapelketa. Ekarri osagaiak eta eltzea.
14:00 Herri bazkaria (borondatearen truke).
Ondoren, sari banaketa, jolas herrikoiak eta txapela dutenen argazkia.
Usurbilgo Gaztetxean:
20:00 Kontzertuak: Asinus, Metralleta, Pato Pato, Gaitze, Hell Division, Paniko, Julio Alberto eta Kamorrah.
Oharra: txapela jantzita etorri.
Abenduak 24, larunbata
Kitarrentzako pedalen tailerra. “Kitarrentzako pedalak garesti daudela eta nazkatuta, geronek egin genitzake eta hori ikasteko tailerra egingo dugu. Horrela Olentzerori eskatu beharrik ez! Pedalen menua laster zabalduko dugu! Interesatuak deitu 608 566 683 zenbakira”.
Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.