Herri kirol erakustaldi apartak girotu du gaur, Kaleragunea

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 11a, 17:33

Kaleragunea atzo inauguratu eta ordu gutxira eman diote hasiera, hilabete osorako iragarri duten ekimen eskaintza zabala ospatzeari. Herri kirolen erakustaldi bikaina izan dugu preso ohiak egiten ari diren itxialdi gunearen alboan, frontoian. Harri jasotzaileek eman diote hasiera hitzorduari. Idoia Etxeberriak tartean. Eta segidan, aizkolarien arteko desafioa izan dugu; usurbildar bat zelarik tartean, Xabier Dorronsoro. Iñaki Azurmendi izan du lehiakide.

Herri kirolek girotu dute gaurkoan, Usurbilgo Kaleragunea. Ekimen gehiago deitu dira abiatzear dugun asterako:

Datorren asterako egitaraua

Abenduak 13, asteartea

19:00 Hitzaldia Potxoenean, Urko Aiartza abokatu eta senatari ohiaren eskutik: “Presoen kaleratzea, bake prozesu ezberdinetan (Hego Afrika, Irlanda, Kolonbia)”.

Abenduak 14, asteazkena

18:30-20:30 Bertso saioa Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariekin eta triki-poteoa Usurbilgo trikitilariekin.

Abenduak 15, osteguna

18:00 Hitzaldia Potxoenean, Miren Illarreta eta Maritxu Paulus Basurko abokatuekin: “Estatu Frantseseko presoen Erradiografia”.

Abenduak 16, ostirala

Presoei buruzko kantu emanaldia. "Presoen gaia erreferentzia duten abeslari desberdinen emanaldia".

Abenduak 17, larunbata

10:30etan hasita egun osoz, presoen bisitarien arteko mus txapelketa erraldoia. Preso bakoitzeko, bikote bat.

Abenduak 18, igandea

11:30 Iheslari eta Deportatuei keinu bezala, Oriaren jaitsiera txalupaz Aginagako Mapiletik Oriora.

12:00 Ekitaldia Orioko Herriko plazan eta mokadu txiki bat.

18:00 Dj Olarius.

Egitarau osoa hemen: Kaleraguneko ekimenak

Informazio gehiago:

kalerakalera.eus

Facebook: Kalera kalera

Twitter: @kalera_kalera

Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.