Menu betea izan zen atzo, Hurbilago Elkarteko tabernariek oraingoan Artzabalen antolaturiko Bizi Kalea gunean. Jan edanarekin batera, haurrentzako txokoa izan zen Txirinbolo dendak egokituriko tailerren txokoan. Lar Zaldiakek poniak ekarri zituen.
Girorik ez zen falta izan. Bereziki eguerdian. Oiardo Kiroldegian Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia ikusten aritu ziren hainbat lagun gune gastronomikora bertaratu zirenean. Oiardotik Artzabalerako bidean, bidelagun izan zituzten Usurbilgo Konpartsako buruhandiak.
Saririk ere ez zen falta izan. Batetik, ostalarien hainbat opari zozketatu zituzten, jatekoa eskuratzeko txartelak erosi zituztenen artean. Aurretik, udazken honetan zehar Hurbilago Elkarteak antolatu duen argazki lehiaketako sariak banatu zituzten. Sarituen berri zehatzago, eta 2. Bizi Kalea iruditan, segidan:
ARGAZKI LEHIAKETAKO SARITUAK
-16 urtetik beherako lehiakideen artean: Maddi Olaetxea.
-16 urtetik gorako lehiakideen artean: Manu Barreiro.
ZOZKETAK
1-2 Belela Mateus, Aitzagaren eskutik: 195.
2-2 lagunentzako menua, Artzabalen eskutik: 20.
3-Bi urdaiazpiko sobre, Bordatxoren eskutik: 425.
4-Bodega Mitarte kaxa bat 3 botilekin: 171.
5-2 erreserba botila eta bodegara bisita, Txiribogaren eskutik: 438.
6-2 botila Cava Brut, Txirristraren eskutik: 181.
7-Bruño etxekoen mariskada: 234.
8-Arrospide etxekoen 2 lata ontto: 500.
9-Tapetea eta kartak, Txirinboloren eskutik: 178.
10-Saizar etxekoen sagardo kaxa, 4 botilekin: 24.
11- 2 kontsumizio Guria tabernan:161.
12-2 kontsumizio Txapeldun tabernan: 179.