Ekimenez beteriko hilabetea izango dugu, errepresaliatu politikoen etxeratzea eskatzeko larunbataz geroztik preso ohiak plazan egokitu duten Kaleragunean egiten ari diren itxialdiaren harira. Larunbatean inauguratu zuten, urtarrilaren 8ra arte luzatuko den itxialdia. Hilabete honetarako, ekimen mordoa iragarri dituzte. Igandean esaterako, herri kirol saio apartaz gozatu ahal izan genuen. Ekitaldi gehiago izango da egunotan:
Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!
Abenduak 13, asteartea
19:00 Hitzaldia Potxoenean, Urko Aiartza abokatu eta senatari ohiaren eskutik: “Presoen kaleratzea, bake prozesu ezberdinetan (Hego Afrika, Irlanda, Kolonbia)”.
Abenduak 14, asteazkena
18:30-20:30 Bertso saioa Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariekin eta triki-poteoa Usurbilgo trikitilariekin.
Abenduak 15, osteguna
18:00 Hitzaldia Potxoenean, Miren Illarreta eta Maritxu Paulus Basurko abokatuekin: “Estatu Frantseseko presoen Erradiografia”.
Abenduak 16, ostirala
Presoei buruzko kantu emanaldia. "Presoen gaia erreferentzia duten abeslari desberdinen emanaldia".
Abenduak 17, larunbata
10:30etan hasita egun osoz, presoen bisitarien arteko mus txapelketa erraldoia. Preso bakoitzeko, bikote bat.
Abenduak 18, igandea
11:30 Iheslari eta Deportatuei keinu bezala, Oriaren jaitsiera txalupaz Aginagako Mapiletik Oriora.
12:00 Ekitaldia Orioko Herriko plazan eta mokadu txiki bat.
18:00 Dj Olarius.
Egitarau osoa hemen: Kaleraguneko ekimenak
Informazio gehiago:
Facebook: Kalera kalera
Twitter: @kalera_kalera
Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.