NOAUA! Kultur Elkarteak, herri eragile gehiagorekin elkarlanean antolaturiko San Tomas Festa ate joka dugu. Igande honetan, bertan ospatuko dugu, abenduaren 18an. Egitaraua prest dugu jada. Baserritar jantziekin plazara denok! Eta ez ahaztu, ostegunera arte zabalik segiko duela babarrun eta sagardo txapelketetan izen emateko epeak.
Abenduak 18, igandea
11:00 Irekiera. Ixabel Agirresarobe herritarra ariko da jaialdiko aurkezle lanetan.
Goizean zehar, postulan barrena osteratxoa egiteko aukera.
12:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa: “Amona Tomaxak Donostiara joan behar izan zuenean zer gertatu zitzaion”.
Eguerdian, Orbeldi Dantza Taldekoen emanaldia.
12:30 Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira Zumarteko txistulariekin, udaletxe aurretik abiatuta. Frontoian amaituko da kalejira.
13:15ak aldera:
-Nafartarrak taldeak Zuberoako ikastolak laguntzeko antolatu duen elkartasun kanpainaren amaierako ekitaldia.
-NOAUA!ren Fotokolean parte hartu dutenen arteko otarren zozketa.
-Babarrun eta sagardo txapelketetako sari banaketa:
1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.
2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.
3.Sarituarentzat: 50 euro.
BABARRUN ETA SAGARDO LEHIAKETAK
Izen ematea
Abenduaren 12tik 15era, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sariak:
1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.
2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.
3.Sarituarentzat: 50 euro.
Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.