Langabezia beherantz Usurbilen, aldi baterako kontratuei esker

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 14a, 11:16

Udazken honetako joerari segida emanez, azaroan ere beherantz egin du langabezia-tasak Usurbilen. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera, 267tik 258ra murriztu zen langabetu kopurua joan den hilabetean, udalerri honetan. Oraingoan, lanik gabeko emakumezko kopuruan eman den beherakadari esker. Usurbilen bezala, Buruntzalde osoan eta Gipuzkoan ere murriztu da langabetu kopurua; bailaran, 86 langabetu gutxiago zenbatu dituzte. Gipuzkoan, 992 langabetu gutxiago.

Txanponaren beste aldea dugu kontratazioena. Langabeziak beherantz egin duen artean, erregistraturiko kontratu kopurua 302tik 379ra igo da. Halere, kontratu ia denak, 365 aldi baterako hitzartu dira. Gehienak zerbitzuen sektorean; 250. Oraindik orain, nabaria da, kontratatzen diren gizonezko eta emakumezko kopuruen artean dagoen aldea. Azaroan erregistraturiko lan kontratuetatik 205 gizonezkoenak ziren, 174 emakumezkoenak.

2016ko azaroa

Usurbil: 258.     Buruntzaldea: 3.745.    Gipuzkoa: 37.326.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 118.

25 urtetik behera: 9.

25-44 urte artean: 48.

45 urtetik gora: 61.


Emakumezkoak: 140.

25 urtetik behera: 9.

25-44 urte artean: 71.

45 urtetik gora: 60.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 6.

Industria: 38.

Eraikuntza: 27.

Zerbitzuak: 167.

Aurretik lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 835.

Astigarraga: 257.

Hernani: 1.097.

Lasarte-Oria: 1.026.

Urnieta: 272.

Usurbil: 258.

Guztira: 3.745.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 37.326.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 379.

Aldi baterakoak: 365.

Zerbitzuen sektorean: 250.

Sexuaren arabera: 205 lan kontratu gizonezkoenak, 174 emakumezkoenak.

2016ko urriko datuak