Jostailu Erabilien Azokarako bilketa gaurtik Sutegin

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 15a, 08:45

Erabiltzen ez duzuen jolas edo jostailurik izango duzue etxean. Larunbat honetan, abenduaren 17an, 11:00-13:00 artean Askatasuna plazan ospatuko den Jostailu Erabilien Azokan izango duzue trukatu eta berrerabiltzeko aukera. Bezperatan, ostegun eta ostiral honetan, abenduaren 15ean eta 16an hurrenez hurren bideratuko du gaion bilketa Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak, 17:00-19:00 artean Sutegiko erakustaretoan. Urtero moduan, gogoan izan, ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:

-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.

-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.

-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.

-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.

Abenduak 15-16, ostegun eta ostirala

17:00-19:00 Jostailu erabilien bilketa Sutegiko erakustaretoan.

Abenduak 17, larunbata

11:30 Jostailu Erabilien Azoka Askatasuna plazan.

12:00 Muxurbil antzerki taldekoen emanaldia.

Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.