Gaztelekuko gabonetako irteeretarako baimenak, aurrez eskuratu behar dira

Noaua Aldizkaria 2016ko abenduaren 15a

Gabonetarako eskaintza prest du Gaztelekuak. Gehienbat, irteerak antolatu dituzte eta ekintzotan parte hartzeko ohartarazi dutenez, “guraso baimenak Gaztelekuan jaso behar dira”. Argibide gehiago Gaztelekuan (San Inazio kalea, 3), gaztelekua@usurbil.eus helbidean edo 943 371 050 telefono zenbakian.

Gabonetako egitaraua

Abenduak 26, astelehena

16:30 Film proiekzioa Gaztelekuan, DBH 4 taldearentzat. 

Abenduak 29, osteguna

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH4 taldearekin. 

Abenduak 30, ostirala

09:45 Gaztelekutik Bilbora DBH 1 taldearekin. 

Urtarrilak 2, astelehena

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH2 taldearekin. 

Urtarrilak 4, asteazkena

14:15 Gaztelekutik ETBren Gu ta gutarrak saioa ikustera, DBH3 taldearekin. '´

Irudia: Gaztelekua.