Miren Illarreta eta Maritxu Paulus Basurko abokatuek emango dituzte gai honi buruzko xehetasunak, arratsaldeko 18:00etan hasita, Kaleragunean. Eguneroko bisitei dagokienez, goizean zehar LAB sindikatuko kideak izan dira. Azken egunotan, Sortu, EHBilduko alkateak, Ernai eta Aitzina gazte erakundeetako ordezkariak.
Bada Kaleraguneari loturiko albiste gehiago ere. Batetik, Kaleraguneari doinua jarri dion "Kalera, Kalera" abestiaren bideoklipa sortu dute. Martxel Arkarazo usurbildarraren gidaritzapean, "Josu Txapartegi “Txapas” eta Montetxio koroaren lagunek bertsio berri bat grabatu dute Garate estudioetan" berri eman dute Kaleragunetik. Emaitza, albiste honi atxikitako bideoan duzue.
Egunotan baita, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) agiria kaleratu du. "Agiri honen helburu nagusia euskal jendarteari EPPK hausnarketa-prozesu garrantzitsu baten atarian dagoela oroitaraztea da".
Hurrengo astebeterako egitaraua
Abenduak 15, osteguna
18:00 Hitzaldia Miren Illarreta eta Maritxu Paulus Basurko abokatuekin: “Estatu Frantseseko presoen Erradiografia”.
Abenduak 16, ostirala
19:00ak aldera, Presoei buruzko kantu emanaldia. "Presoen gaia erreferentzia duten abeslari desberdinen emanaldia".
Abenduak 17, larunbata
10:30etan hasita egun osoz, presoen bisitarien arteko mus txapelketa erraldoia. Preso bakoitzeko, bikote bat.
Abenduak 18, igandea
11:30 Iheslari eta Deportatuei keinu bezala, Oriaren jaitsiera txalupaz Aginagako Mapiletik Oriora.
12:00 Ekitaldia Orioko Herriko plazan eta mokadu txiki bat.
18:00 Dj Olarius.
Abenduak 19-urtarrilak 7
12:00-14:00 / 16:00-20:00 Erakusketa Sutegiko aretoan: "Presoak kalera, presoen artelanak kalera". "Abenduaren 19tik Urtarrilaren 7ra, Usurbilgo Sutegiko Kulturetxean zabalik egongo den erakusketa -"Presoak kalera, Presoen artelanak kalera"- bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan giltzapetutako ahotsen espresio artistikoak ikusgai izango dituzue, goizeko hamaiketatik ordubietara, eta arratsaldez, lauretatik, zortziretara. Inolako zentsurarik gabe, batzuek isildu nahi dituztenen artelanak izango dira bertan. Kalera kalera, espetxeak hustu ditzagun. Preso, iheslari eta deportatuak behingoz ETXERA!!! Denak kalera, free them all!"
Abenduak 19, astelehena
18:30 Solasaldia: "Fichier Antiterroriste “FIJAIT”.
Hizlariak: Clara Rouget eta Maritxu Paulus abokatuak.
Zehaztasunak: "Informazio Legea onartu ostean, lege honen disposizioetako bat martxan jarri du Frantziako Gobernuak, FIJAIT edo fitxategi antiterrorista delakoa. Fitxategi honek, aske egon eta duela 20 urte baino gutxiago epaitu dituzten euskal preso politikoei eragingo die. Fitxategiko datuak, preso bakoitza aske geratu eta 20 urtez kontserbatuko dira".
Abenduak 20, asteartea
18:00 "Porrotxen bisita. Umeek presoentzako marrazkiak egingo dituzte eta... “Sorpresa”.
Abenduak 22, osteguna
18:30-20:30 Bertsolariak eta triki-poteoa Usurbilgo trikitilariekin.
Informazio gehiago:
Facebook: Kalera kalera
Twitter: @kalera_kalera
Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.