Entsegu saioak, abenduaren 24an gabon kantak abestu aurretik

Noaua Aldizkaria 2016ko abenduaren 15a

Eguberrien atarian gara jada. Ohi bezala, usadio zaharrei segida emango zaie urte amaierarako antolatu diren ekimenen artean. Abenduaren 24an esaterako. Kaxkoan, Aginagan, Santuenean edota Zubietan urte garai honi begirako kantu-jira bereziak antolatu dira. Egun osoz, herriko txoko ezberdinetatik helduko zaigu gabon kanten oihartzuna. Hitzorduok prestatzeko zenbait entsegu saio deitu dituzte egunotarako:

ENTSEGUAK

Abenduak 20, asteartea

18:30-19:30 Abenduaren 24ko euskal presoen eskubideen aldeko Olentzero-jira prestatzeko entsegua, Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Antolatzaileak: Kantu Taldea, Usurbilen Nahi Ditugu.

Abenduak 23, ostirala

18:00 Abenduaren 24ko Zubietako gabon kanten saioa prestatzeko entsegua Kaxkapen.

Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

KANTU SAIOAK

Abenduak 24, larunbata

09:00 Aginagan, eliza ataritik abiatuta. Antolatzailea: Aginagako Parrokia.

16:30 Zubietan, Artzabaletatik abiatuta. Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera. Antolatzailea: Usurbilgo Parrokia.

17:30 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.

18:00 Olentzeroren irteera Santuenean. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

19:00 Kaxkoko kalejiren amaiera bateratua frontoian. 

IKASLEEN KANTU SAIOAK

Abenduak 23, ostirala

Aginagako Eskolan:

10:30 Ikasleen gabon kantuen saioa Aginagako Eskolatik abiatuta.

Zubietako Eskolan:

10:30 Maridomingiren etorrera. Goizean gela bakoitzak jasoko du gutuna, 10:30etan soinu berezi baten bidez elkartuko gara. Kanta. Kontakizuna. Jolasak.

12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan.

Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta.

Udarregi Ikastolan:

09:30-10:50 LH eta DBH-koen gabon kanta saioa:

-LHkoen ibilbidea: "Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara".

-DBHkoen ibilbidea: "Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara".

11:25 HH-ko haurren gabonetako kantu saioa. Ibilbidea: "Agerialdetik abiatu eta ikastola gorrira, han lehen geldialdia. Ondoren biribilgunean, Olentzeroren aurrean eta azken geldiunea frontoian izango da. Bertan, ikasitako gabon kanta guztiak gerturatzen garenok elkarrekin abestuko ditugu".

17:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolako 2-3 urteko geletara.

Ondoren, jolastokian haur, hezitzaile, guraso eta herritarrak elkartu eta gabon kantak abestuz kalejira frontoira.

18:15ak aldera, frontoira iristea. Haur Eskolakoentzako askaria, musikak girotua; pintxo eta sagardo dastaketa.