Abenduaren 18rako NOAUA! Kultur Elkarteak antolatu duen azokako babarrun eta sagardo txapelketetan parte hartu nahi duenak, ostegun hau du, lehiaketotan izen emateko azken eguna! Adi, parte hartzeko bete beharreko baldintzei:
Izen ematea
Abenduaren 15era arte, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sariak:
1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.
2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.
3.Sarituarentzat: 50 euro.
Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.