Urteko azken kirol jardunaldia herriko taldeentzat. Futbol neurketak izango ditugu asteburuan Haranen, eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian. Bi kirol klubok eguberriei begira gainera, ekimen bereziak prestatzen ari dira. Usurbil Kirol Elkarteak, Gabonetako Eskubaloi Txapelketa ospatuko du abenduaren 30ean. Eta biharamunean, hilaren 31n, Usurbil F.T.-k gabonetako topaketa egingo du Haranen. Lehenago, honatx asteburu honetan etxean jokatuko duten herriko kirol taldeen neurketen ordutegiak:
Futbola Haranen
Abenduak 17, larunbata
09:30 Alebin mutilak:
Udarregi 5A-Udarregi 6B
Udarregi 5B-Udarregi 6A
11:00 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E.
16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Ekintza K.E. “A”
Eskubaloia Kiroldegian
Abenduak 17, larunbata
09:15 Benjamin neska-mutilen eskubaloi topaketa.
11:00 Alebin neskak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 6
12:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Hernani
13:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Amenabar D
15:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Ereintza
17:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Ereintza
19:30 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Gure Auzune
Eskubaloia, Euskal Selekzioa
Abenduak 18, igandea
15:30 Gizonezko infantilen euskal selekzioaren entrenamendua, Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Eneko Furundarena Maiz deitu dute hitzordura.
17:00 Emakumezko jubenilen selekzioaren entrenamendua, Etxebarriko frontoian. Usurbil K.E.-ko kide Ane Irazabal Esnaola eta Estitxu Berasategi Eizagirre deitu dituzte hitzordura.
17:30 Emakumezko jubenil promesen selekzioaren entrenamendua, Orioko Karela Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Eider Makazaga Estella, Nagore Lertxundi Olazabal, Nahia Arbizu Zabal eta Ainhoa Illarramendi deitu dituzte hitzordura.
17:30 Gipuzkoako jubenil promesen selekzioaren entrenamendua, Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Joseba Errazkin Bermejo eta Eneko Iribar Zumeta deitu dituzte hitzordura.
17:30 Gizonezko kadeteen selekzioaren entrenamendua, Urdulizko Iparralde Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Julen Nazabal Aisa deitu dute hitzordura.