Sutegiko erakustaretora gerturatzen bazarete jostailuak pilatzen doazela ikusiko duzue. Bart hasi zuen Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak, larunbatean Askatasuna plazan ospatuko den Jostailu Erabilien Azokarako bilketa kultur etxean. Ostiral hau duzue hain zuzen, bilketarako materiala uzteko azken eguna. Eta bihar, trukea eta berrerabilera sustatzen dituen azoka, Askatasuna plazan:
Gogoan izan, ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
Jostailu Erabilien Azoka
Abenduak 16, ostirala
17:00-19:00 Jostailu erabilien bilketa Sutegiko erakustaretoan.
Abenduak 17, larunbata
11:30 Jostailu Erabilien Azoka Askatasuna plazan.
12:00 Muxurbil antzerki taldekoen emanaldia.
Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.