San Tomas Egunari aurre hartuko diogu ohi denez, igande honetarako, abenduaren 18rako NOAUA! Kultur Elkarteak beste zenbait herri eragilerekin elkarlanean antolatu duen festarekin. Egitarau oparoa osatu dugu, eta beste behin, protagonistak herritar ekoizleak izango dira. Ez ahaztu baserritar jantziekin apain-apain plazara gerturatzeaz!
Abenduak 18, igandea
11:00 Irekiera. Ixabel Agirresarobe herritarra ariko da jaialdiko aurkezle lanetan.
Goizean zehar, postuetan osteratxoa egiteko aukera.
12:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa: “Amona Tomaxak Donostiara joan behar izan zuenean zer gertatu zitzaion”.
12:30 Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira Zumarteko musikariekin, udaletxe aurretik abiatuta. Frontoian amaituko da kalejira.
13:15ak aldera:
-Nafartarrak taldeak Zuberoako ikastolak laguntzeko antolatu duen elkartasun kanpainaren amaierako ekitaldia.
-Fotokolean parte hartu dutenen arteko otarren zozketa.
-Babarrun eta sagardo txapelketetako sari banaketa:
1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.
2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.
3.Sarituarentzat: 50 euro.
Postuak
-NOAUA! Kultur Elkartea: bazkidetza egiteko aukera, NOAUA!ko produktuak eskuratzeko aukera (tartean kantu-liburuxka berria, 5 euroren truke).
-NOAUA!ren fotokola: atera argazki bat euskararen leihoan. Trukean, Nafartarrak taldekoen Zuberoko produktuen otarra edota Errigoraren otarra irabazteko zozketan parte hartuko duzue.
-Etumeta AEK euskaltegia: datorren udaberrian ospatuko den 20. Korrikaren materiala salgai jarriko dute.
-Nafartarrak taldea: Zuberoako ikastolak laguntzeko azken asteotan bideratu duten elkartasun kanpainako otarrak eskuratu ahalko dituzte aurrez eskatu dituztenek. Eskaera egin ez dutenentzako ere unean bertan saskiak erosteko aukera izango da.
-Talogileak: presoen aldeko laguntza biltzen duen taldea, talo goxo askoak prestatzen eta saltzen ariko da.
-Gaztaingileak: oraingoan ere ez du hutsik egingo, gaztainak prestatzeaz arduratu ohi den herriko koadrila ezagunak.
-Herriko ekoizleen postua: Aitziber Elortzak arrautzak eta postreak jarriko ditu salgai; Txerrizaleok Elkarteak txerrikiak salgai izango ditu.
-Udarregi Ikastolako ikasleen postua: ikasturte amaierako bidaiarako laguntza biltzeko, ikasleek prestaturiko postreak salgai izango dituzte.
-Azokako lehiaketara aurkezturiko babarruna ikusi eta sagardoa dastatu ahal izango duzue, Sagardo Egunaren Lagunak taldekoen eskutik.
Oharra
-Baserritarrez jantzita etorri!
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.