Piztu dute gabonetako argiteria

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 17a, 10:17

Saltokietako erakusleihoetan abendu hasieratik nabaria da, eguberriak ate joka ditugula. Argiez eta bestelako apaingarriz atondu dituzte hainbat establezimendu. Kalea ere argitzen hasi dira larunbat gau honetatik. Gaur goizean bideratu ditu prestaketa lanak Hurbilago Elkarteak, Usurbilgo erdigunean. Herriko ostalari eta merkatarien bilgunea, gabonetan ere herriko komertzioan erosketak egiteko giroa sustatze aldera, Zubiaurrenea kalea eta Mikel Laboa plaza ingurua argiztatuko ditu asteotan. 

GABON GIROKO LEHEN EKITALDIAK

Abenduak 17, larunbata

11:30-13:00 Jostailu Erabilien Azoka Askatasuna plazan. 

12:00 Muxurbil taldekoen antzerki emanaldia gune berean.

Antolatzailea: Hitz Aho.

Abenduak 18, igandea

Goizean zehar, San Tomas Festa frontoian.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.

Abenduak 20, asteartea

18:30-19:30 Abenduaren 24ko euskal presoen eskubideen aldeko Olentzero-jira prestatzeko entsegua Udarregi Ikastolako kantu gelan.

Deitzailea: Kantu Taldea.

Abenduak 23, ostirala

18:00 Zubietako hilaren 24ko gabonetako kantu saioa prestatzeko entsegua Kaxkapen. Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

19:00 Antzerkia Aginagako ludotekan: "Xinpronia eta Olentzerorentzako eskutitzak".

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

-Kaleragunean: presoen alde kantuan. Abeslarien emanaldia.

-Ikasleen gabon kanta saioak:

 

Ikasleen gabon kanta saioak:

Zubietako Eskolan:

10:30 Maridomingiren etorrera. Goizean gela bakoitzak jasoko du gutuna, 10:30etan soinu berezi baten bidez elkartuko gara. Kanta. Kontakizuna. Jolasak.

12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan.

Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta.

Udarregi Ikastolan:

09:30-10:50 LH eta DBH-koen gabon kanta saioa:

-LHkoen ibilbidea: "Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara".

-DBHkoen ibilbidea: "Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara".

11:25 HH-ko haurren gabonetako kantu saioa. Ibilbidea: "Agerialdetik abiatu eta ikastola gorrira, han lehen geldialdia. Ondoren biribilgunean, Olentzeroren aurrean eta azken geldiunea frontoian izango da. Bertan, ikasitako gabon kanta guztiak gerturatzen garenok elkarrekin abestuko ditugu".

17:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolako 2-3 urteko geletara.

Ondoren, jolastokian haur, hezitzaile, guraso eta herritarrak elkartu eta gabon kantak abestuz kalejira frontoira.

18:15ak aldera, frontoira iristea. Haur Eskolakoentzako askaria, musikak girotua; pintxo eta sagardo dastaketa.

19:00 Antzerkia Aginagako ludotekan: "Xinpronia eta Olentzerorentzako eskutitzak". "Gabon gauerako azken lanak egiteko izaten dira; horietako bat Olentzerorentzat eskutitzak jasotzea. Aurten Xinpronia azalduko da eskutitz horiek jasotzera eta bisita aprobetxatuaz ipuin eta pasarte batzuk kontatuko ditu".

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, larunbata

Gabon kantak abesteko kalejirak:

09:00 Aginagan, eliza ataritik abiatuta. Antolatzailea: Aginagako Parrokia.

16:30 Zubietan, Artzabaletatik abiatuta. Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera. Antolatzailea: Usurbilgo Parrokia.

17:30 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.

18:00 Olentzeroren irteera Santuenean. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

19:00 Kaxkoko kalejiren amaiera bateratua frontoian. 

Oharra: behin behineko egitaraua.