Lehen astea bete du Usurbilgo Kaleraguneak. Larunbat honetarako presoen aldeko lagun arteko mus txapelketa antolatua zuten frontoian. Preso bakoitzeko bikote bat aritu da karta joko ezagunean. Igandean Oriako jaitsiera antolatu dute.
Azken egunotan ekimen gehiago deitu dituzte asteotarako Kaleragunean. Egunez ere aldatu dituzte zenbait hitzordu. Honatx Kaleraguneko agenda eguneratua:
Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!
Abenduak 18, igandea
11:30 Iheslari eta Deportatuei keinu bezala, Oriaren jaitsiera txalupaz Aginagako Mapiletik Oriora.
12:00 Ekitaldia Orioko Herriko plazan eta mokadu txiki bat.
18:00 Dj Olarius.
Abenduak 19-urtarrilak 7
11:00-14:00 / 16:00-20:00 Erakusketa Sutegiko aretoan: "Presoak kalera, presoen artelanak kalera". "Abenduaren 19tik Urtarrilaren 7ra, Usurbilgo Sutegiko Kulturetxean zabalik egongo den erakusketa -"Presoak kalera, Presoen artelanak kalera"- bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan giltzapetutako ahotsen espresio artistikoak ikusgai izango dituzue, goizeko hamaiketatik ordubietara, eta arratsaldez, lauretatik, zortziretara. Inolako zentsurarik gabe, batzuek isildu nahi dituztenen artelanak izango dira bertan. Kalera kalera, espetxeak hustu ditzagun. Preso, iheslari eta deportatuak behingoz ETXERA!!! Denak kalera, free them all!"
Abenduak 19, astelehena
18:30 Solasaldia: "Fichier Antiterroriste “FIJAIT”.
Hizlariak: Clara Rouget eta Maritxu Paulus abokatuak.
Zehaztasunak: "Informazio Legea onartu ostean, lege honen disposizioetako bat martxan jarri du Frantziako Gobernuak, FIJAIT edo fitxategi antiterrorista delakoa. Fitxategi honek, aske egon eta duela 20 urte baino gutxiago epaitu dituzten euskal preso politikoei eragingo die. Fitxategiko datuak, preso bakoitza aske geratu eta 20 urtez kontserbatuko dira".
Abenduak 20, asteartea
18:00 "Porrotxen bisita. Umeek presoentzako marrazkiak egingo dituzte eta... “Sorpresa”.
Abenduak 22, osteguna
18:30-20:30 Bertsolariak eta triki-poteoa Usurbilgo trikitilariekin.
Abenduak 23, ostirala
Presoen alde kantuan. Abeslarien emanaldia.
Abenduak 25, igandea
13:00 "Ez daudenen mahaia". "Ez daudenen mahaiaren irudikapena egingo da Usurbilgo Kalera gunean. Mahai handi bat prest izango dugu, momentu horretan Espainia zein Frantziako espetxeetan dauden preso kopurua aintzat hartuta eta beraien hutsunea irudikatzeko".
Abenduak 27, asteartea
19:00 Hitzaldia: "Gatazkaren ondorioak: zenbakiak eta irizpideak".
Hizlaria: Iñaki Egaña (Euskal Memoria fundazioa).
Zehaztasunak: "Kontakizunaren guneak garrantzia handia hartu du. Dagoeneko, hurbileko historia, ezagutzen dugunez, azalean dago oraindik orain. Etorkizunari begira, bistan da ez dela kontakizun bakarra egongo. Halere, kontakizuna eraiki behar da, geurea, nazioarteko irizpideen harira, giza eskubideen urraketen arabera. Guk, egia eta bakearen bila aritzen garen bitartean, kontakizun hori gure datuekin, gure zenbakiekin, gure lekukotasunen testigantzekin, bete behar dugu. Orain arte emandako urratsak eta hartutako irizpideak, baita marko kronologikoari dagozkiona ere, izango dira hitzaldi honen helburuak".
Abenduak 28, asteazkena
-Gazteen agerraldia.
19:30 “Kartzela eta literatura”:
-Mahai-ingurua: Jokin Urain “Kixkur” idazlea eta preso ohia; Olatz Altuna Zumeta preso ohia…
-Errezitaldia: Jose Luis Otamendi, Kattalin Miner…
Abenduak 29, osteguna
12:00 Agerraldi politiko musikatua frontoian.
19:00 Mahai-ingurua: “Emakumeak patriarkatuaren kartzeletan preso”.
Parte hartzaileak:
• Maria Ruiz Torrado antropologo feminista. "Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean"; deritzon doktore tesiaren egilea. Kartzela egitura ikuspegi feministatik aztertu du.
• Oihana Etxebarrieta Legrand. Senide izandakoa, feminista eta ikerlaria. “Erlazio afektibo sexualak espetxe garaian askatasun (g)une? Hainbat euskal emakumeren esperientziak” ikerketaren egilea. Espetxea tarteko duten bikote harremanak aztertu ditu euskal preso politikoen kasuan.
• Mertxe Galdos Arsuaga. 20 urte egin ditu kartzelan eta horietako 7 erabat bakartua eta isolatuta Malagako kartzelan. Isolamendu egoera horren kontakizuna egingo du.
• Dinamizazio eta aurkezpen lanetan Olatz Dañobeitia Ceballos.
Abenduak 30, ostirala
18:00 Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eta eremu anitzetako feministekin asanblada.
20:30 Amaiera ekitaldi animatua frontoian.
Abenduak 31, larunbata
Goizean, Martuteneko espetxera martxa. Lehen zutabea 11:00etan abiatuko da Hernaniko Zinkoeneatik eta bigarrena, 11:30etan Egiako epaitegitik."Helburua, euskal preso politikoen kaleratzea eskatzea izango da eta, honekin batera, gure berotasuna helaraztea une berezi honetan euskal presoen kolektiboari, “Kalera, kalera” abestuz eta kandelaren sugarrarekin".
20:00 Brindisa: "presoen aldeko gabon zaharreko Brindisa".
Urtarrilak 1, igandea
Eskualde mailako deialdia: Adarra gailurrera mendi martxa, euskal preso eta iheslarien alde.
08:30 Xoxoka ostatuan biltzeko hitzordua.
10:30 Ekitaldia Adarra mendiko gailurrean.
Ekitaldiaren ostean, argazkia presoen aldeko ikurrekin.
18:00 Eguberrietako kontzertua Kaleragunean: Aitor Furundarena eskusoinuarekin.
Urtarrilak 2, astelehena
18:00 Xabier Amurizaren hitzaldia Sutegin: “Bertsolaritza eta kartzela”.
19:00 Zamoran preso egon ziren abadeen hitzaldia Sutegin: “Gogorkeriaren aurkako gogortasuna” GOGOR Taldea.
Urtarrilak 3, asteartea
18:30 Allur Dantza taldearen emanaldia.
Urtarrilak 4, asteazkena
18:30 Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.
Urtarrilak 6, ostirala
19:00 Kalejira erraldoia Donostiako Kontxako Badian: kandeladun giza-katea. "“Kalera, kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztera!” lemapean, urtarrilaren 6an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte egingo dena. Kalejira erraldoia izango da".
Urtarrilak 7, larunbata
21:00 Kontzertu erraldoia: "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".
Urtarrilak 8, igandea
Kaleragunearen itxiera.
Oharra: egitarau honi, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituriko ekimenak batu behar zaizkie:
Abenduak 24, larunbata
17:30 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.
Informazio gehiago:
Facebook: Kalera kalera
Twitter: @kalera_kalera
Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.