Giro ederrak lagunduta, jendetza batu da San Tomas azokan. Eguerdirako frontoia lepo zegoen. Herriko ekoizleen sagardoak dastatzeko aukera izan da, eta baita bertako babarrun ekoizleen uzta gertutik ezagutzeko parada ere. Iruditan dituzue goizak eman duena. Xehetasun gehiago emango ditugu bihartik aurrera web orri honetan bertan, eta datorren NOAUA!n.