Babarrun lehiaketan Manuel Aizpurua gailendu da beste behin ere

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 18a, 14:20

Babarrun lehiaketan, Manuel Aizpurua Aginagako Ibai-Ertz etxekoa izan da nagusi beste behin ere. Bigarren Olarri baserria izan da, Kalezar auzokoa, eta hirugarren geratu da Izarpe etxea (Kalezarrekoa hau ere).

Sagardo lehiaketan, Zubietako Zelaieta etxeak eraman du lehen saria. Bigarren saria Izeta anaientzat izan da. Hirugarrena, aldiz, Aginagako Gorostidi baserriak eraman du. Azpian dituzue Sagardo lehiaketako sarituak.

Bestetik, Nafartarrak taldeak 9.000 euro batu ditu Xiberoako ikastolen alde. Otarrak saltzen batu dute diru hori. Beñat Etxebestek hartu du saria, esker onez hartu ere.