Usurbilgo Udalak, hasieraz onartu ditu 2017rako aurrekontuak

Noaua Aldizkaria 2016ko abenduaren 20a

Usurbil urte berrirako udal aurrekontuak izatetik gertuago dago, astearte honetan egin den ezohiko osoko bilkuran hasieraz onartu ostean. Gai gehiago ere jorratu dituzte. Hona bozketen emaitzak:

- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) Eremuari dagokion Barne Erreformarako Plan Bereziaren aldaketa behin betikoz onartzea. Bozketa: EHBildu alde; abstentzioa EAJ eta PSE.

- Usurbilgo Udalaren ahots eta datu komunikaziorako sarearen beharrezko elektronika hornitzea, sarearen mantentze eta laguntza teknikoko lanak burutzea, sarearen kudeaketa eta instalakuntza zerbitzuak emateko kontratuaren esleipena. Bozketa: EHBildu eta PSE alde; abstentzioaren alde EAJ.

- 2017ko Aurrekontu Proiektuaren hasierako onarpena. Bozketa: EHBildu alde; PSE abstentzioa; EAJ aurka.

- 2017ko Lanpostuen Zerrendaren eta Plantilla Organikoaren hasierako onarpena. Bozketa: EHBildu eta PSE alde; EAJ abstentzioa.

- Mozioa: Poliomilitisak jota izan ziren eta gaur egun ondorio berantiar edo post-polio sindromea (PPS) jasatzen ari diren lagunentzat sostengua. Bozketa: aho batez onartua.

- Mozioa: Urbil inguruko bidegorri-zatiaren inaugurazioa. Bozketa: mozioko lehen eta hirugarren puntuak aho batez onartuak. Bigarren puntuan EHBildu alde; EAJ abstentzioaren alde; PSE aurka.