Ingurumena, datorren Inauteri Festan mozorrotzeko gaia

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 21a, 10:28

Aukeratu dugu! 2017ko otsailaren 25ean Usurbilen ospatuko dugun Inauteri Festak, badu mozorrotzeko gaia; Ingurumena. Tabernetan jarri ditugun zerrendetan nahiz email bidez egin dituzuen proposamenetako bat izan da. Milesker ekarpenak egin dituzuen guztioi! Telebistako telesailak edo filmak tartekatu dira proposamenetan, bertako nahiz munduko kulturei loturikoak... Esan bezala, hautatua ingurumena izan da. Prestaketa lanetarako bi hilabete ditugu aurretik. Atzera kontua hasi da!

Aurreko edizioetan...

Hemen doakizue, azken hamarkada pasatxoan ospatu diren Inauteri Festetarako hautatu diren gaien zerrenda:

2017: Ingurumena.

2016: lanbideak.

2015: ipuinak.

2014: Erdi Aroa.

2013: Musika.

2012: Mitologia.

2011: Itsasoa.

2010: Zirkoa.

2009: Olinpiar Jokoak.

2008: Xomorroak.

2007: Brasil.

2006: Marrazki bizidunak.

2005: Usurbil, Oesteko herri.

2004: Hollywood.

2003: Munduko kulturak.

2002: Extralurtarrak.

Girotzen hasteko, ekar dezagun gogora aurreko Inauteri Festa. Oroitzen duzue? Honatx iruditan: 2016ko Inauteri Festa iruditan