Jardunaldi eta deialdi ezberdinak tarteko, hondakinen kudeaketaren gaia pil-pilean izango dugu urte amaiera honetan ere. Batetik, hondakinak tratatzeko eredu propio bat izateko lanketa betean da Usurbilgo Udala. Gai hau jendarteratzeko jardunaldi eguna antolatu du ostegunerako, eremu honetako aditu ezagunekin.
Bestalde, hilaren 27an Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak bilera egingo du. Saio horretan, erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak esleitu asmo dituzte. Egun horretarako, Foru Aldundi atarian, gipuzkoarrak mobilizatzera deitu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak.
Agenda
Abenduak 22, osteguna, Potxoenean:
09:00-12:00 Adituen iritzi trukaketa Potxoenean. Gonbidatuen artean:
Joan Marc Simon, Zerowaste Europe-ko zuzendaria.
Ramon Plana, Hondakinen tratamendu biologikoetan aditua.
Ignasi Puig, Ent environment aholukaritzako proiektuen koordinatzailea.
Gorka Bueno, Ainhoa Iraola eta Dani Zuazagoitia, EHU-ko Ingenieritza eskolako ordezkariak.
Olaia Mendoza, Birzitek enpresako ordenaria.
12:00 Solasaldia hedabideekin.
19:00 Herritar eta eragileei zuzenduriko jendaurreko aurkezpen ekitaldia Potxoenean.
Abenduak 27, asteartea
12:00 Erraustegiaren aurkako protesta ekintza, Donostiako Gipuzkoa plazan (Foru Aldundiko egoitza parea). Deitzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua.