Euskadiko Polio Elkarteak aurkezturiko mozioa aho batez onartu zuen udalbatzak, atzo ospatu zen ezohiko osoko bilkuran. Testu honetan, zenbait eskaerekin bat egitea galdegiten dio aipatu elkarteak Udalari, Eusko Legebiltzarreko talde guztiek, "oraintsu, post-polio sindromeak jota daudenen arretarako ez legezko proposamenaren Transazioko Zuzenketa aurkeztea onartu " ostean:
-Post-polio sindromea Eusko Jaurlaritzak argitaratua duen gaixotasun arraroen katalogoan sartzea.
-"Espainiako Gobernuari post-polio sindromea, mintsu eta gaitasun ezaren eragile kontsidera dezala eskatzen diogu, era berean ezgaitasunen balorazio sistema/baremoan sartuaz".
-Ezgaitasuna duten langileen erretiroa arautzen duen artikulua alda dezala Espainiako Gobernuak eta "erretiratzeko sasoian, sendagile baten txostenak sostengatuz %45eko ezintasuna edukitzea, nahikoa izatea eskatzen da".
-Moldaketa hauek Estatuko Administrazio Zibileko funtzionarioei aplikatzea.
Euskadiko Polio Elkartearen berri, bideotatik jaso dezakezue:
pps.euskadi@gmail.com