Kantuan datoz gabonak asteburuan, ikasleen eta herri eragileen eskutik

Noaua Aldizkaria 2016ko abenduaren 22a

Ostiralean, azken klase eguna izango dute ikastetxeek. Oporretara joan aurretik, kalez kale ikusiko ditugu gabon kantak abesten. Larunbatean herri eragileen txanda izango da; Aginaga, Zubieta, Santuenea edota Kaxkoa, gabon kantuz girotuko digute egun osoz. Segidan dituzue deialdi guztiak, baita asteotarako antolatu diren eguberri giroko ekimenen egitarau zabala ere:

Gabon giroko ekimen eskaintza zabala

Abenduak 23, ostirala

18:00 Zubietako hilaren 24ko gabonetako kantu saioa prestatzeko entsegua Kaxkapen. Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

19:00 Antzerkia Aginagako ludotekan: "Xinpronia eta Olentzerorentzako eskutitzak".

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Aginagako Eskolan:

10:30 Ikasleen gabon kantuen saioa Aginagako Eskolatik abiatuta.

Zubietako Eskolan:

10:30 Maridomingiren etorrera. Goizean gela bakoitzak jasoko du gutuna, 10:30etan soinu berezi baten bidez elkartuko gara. Kanta. Kontakizuna. Jolasak.

12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan.

Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta.

Udarregi Ikastolan:

09:30-10:50 LH eta DBH-koen gabon kanta saioa, Kalezarren eta Kaxkoan zehar.

11:25-12:30 HH-ko haurren gabonetako kantu saioa, Agerialdetik frontoira.

17:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolako 2-3 urteko geletara.

Ondoren, jolastokian haur, hezitzaile, guraso eta herritarrak elkartu eta gabon kantak abestuz kalejira frontoira.

18:15ak aldera, frontoira iristea. Haur Eskolakoentzako askaria, musikak girotua; pintxo eta sagardo dastaketa.

Abenduak 24, larunbata

Gabon kantak abesteko kalejirak:

09:00 Aginagan: eliza ataritik abiatuta. Antolatzailea: Aginagako Parrokia.

16:30 Zubietan, Artzabaletatik abiatuta. Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera eliza paretik. Antolatzailea: Usurbilgo Parrokia.

17:30 Kaxkoan: Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.

18:00 Olentzeroren irteera Santuenean. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

19:00ak aldera, Kaxkoko kalejiren amaiera bateratua frontoian.

Abenduak 26-30/ Urtarrilak 2-5

09:00-13:00 Gabonetako Txokoak Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

Abenduak 26-28, astelehenetik asteazkenera

11:00-13:00 eta 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian, 2-12 urte artekoentzat. Sarrera doan.

Abenduak 26, astelehena, 17:30: Kiki pailazoa (Azkona taldea).

Abenduak 27, asteartea, 17:30: Apaxi ipuin kontalaria.

Abenduak 28, asteazkena, 17:30: Dj Jon: Diskofesta.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 26, astelehena

11:00 San Esteban Txiki Eguna: meza eta hamaiketakoa. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.

16:30 Film proiekzioa Gaztelekuan, DBH 4 taldearentzat. Antolatzailea: Gaztelekua.

Abenduak 28, asteazkena

17:00 Antzezlana Aginagako ludotekan: "Ezer ez da dirudiena". Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 29, osteguna

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH1 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.

Abenduak 30, ostirala

09:00-20:00 Gabonetako Eskubaloi Txapelketa Oiardo Kiroldegian. Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.

Abenduak 31, larunbata

Egunean zehar, Usurbil F.T.-ren gabonetako topaketa Haranen. Antolatzailea: Usurbil F.T.

17:00 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Amaieran, Hurbilagoren Gabonetako Zozketa. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Urtarrilak 1, igandea

01:00 Aros DJ-a Askatasuna plazan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 2, astelehena

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH2 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Prop eta Berta”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 4, asteazkena

14:15 Gaztelekutik ETBren Gu ta gutarrak saioa ikustera, DBH3 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.

Urtarrilak 5, osteguna

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.


17:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.


19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Urtarrilak 8, igandea

17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Mixina”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.