Antzezlan, kantu eta txokoak Aginagan, eguberriotan

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 22a, 07:07

Aginagara ere eskolaren eskutik helduko da gabon giroa ostiral honetan; kantuan noski. Biharamunean herritarrek hartuko dute lekukoa. Baina ekimen gehiago ere antolatu ditu, bai guraso elkarteak, baita Antxomolantxa Elkarteak ere; 2016a agurtzeko gabonetako txokoak edota antzezlanak.

Gabonetako ekimenak Aginagan

Abenduak 23, ostirala

10:30 Ikasleen gabon kantuen saioa Aginagako Eskolatik abiatuta.

19:00 "Xinpronia eta Olentzerorentzako eskutitzak" antzezlana Aginagako ludotekan.

"Gabon gauerako azken lanak egiteko izaten dira; horietako bat Olentzerorentzat eskutitzak jasotzea. Aurten Xinpronia azalduko da eskutitz horiek jasotzera eta bisita aprobetxatuaz ipuin eta pasarte batzuk kontatuko ditu".

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, larunbata

09:00 Gabon kantak abesteko kalejira, Parrokia paretik abiatuta. 

Antolatzailea: Aginagako Parrokia.

Abenduak 26-30, urtarrilak 2-5

09:00-13:00 Gabonetako txokoak Aginagako ludotekan (sartzeko ordua, 10:00ak arte). Izen ematea, abenduaren 11 baino lehen, aginaga@eskolatxikiak.org helbidera idatzita. Prezioa, apuntatutako haur kopuruaren arabera zehaztuko da.

Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

Abenduak 28, asteazkena

17:00 "Ezer ez da dirudiena" antzezlana Aginagako ludotekan: 

"Arrautza jatera joan eta txorizo zaporea du. Tortilla frantsesa egin eta gazta usaina dauka. Arrautza egosi eta desagertzen da! Baina zer gertatzen ari da? Bapatean otso batek txitak lapurtzen ditu, baina ezer ez da dirudiena. Ondoren, dantzan ikusten ditugu oiloarekin. Ehiztari batek, txanogorritxo babestu nahi du, otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da. Txanogorritxo, otsoa aurkitzen du beldurtuta. Ehiztariak sortzen duen zaratak beldurtzen du. Ezer ez da dirudiena. Patata Tropikala antzerki laborategiak, 3 ipuin desberdin nahastu ditu, emakumeen aurkako indarkeriaz, inmigrazioaz eta gizarte desberdintasunaz hitz egiteko. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlana, oso modu didaktiko eta erraz batez, tematika hauek lantzen ditu edozein adinetako pertsonek uler dezaten, gaur egungo gizarteak pairatzen dituen arazoak. Berriro ere txotxongiloak, antzerkia, ilusioa eta irudimena nahastu ditugu antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina baita ere pentsatu arazi egiten gaituena. Ezer ez da dirudiena...".

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.