Igandeko San Tomas Festan, NOAUA! Kultur Elkarteak zuen postura gerturatu eta "Euskararen Leihoan" argazki sesioan parte hartu zenutenak sarean zaudete jada. Abenduaren 18an atera genuen irudi bilduma, web orrialde honetako Argazkitegia atalean ikus dezakezue.
Irudion artean, bi saritu daude; San Tomas Festaren amaieran zozketatu genituen bi otarren irabazleak. Oraindik otarrak jasotzera agertu ez direnak. Zuberoako ikastolak laguntzeko Nafartarrak taldeak azken asteotan bideratu duen elkartasun kanpainako otarretako bat NOAUA! K.E.-k erosi eta igandean zozketatu genuen, Fotokolean parte hartu zenutenon artean. Gauza bera egin genuen baita, Nafarroa hegoaldeko tokiko produktuen ekoizpena eta salmenta eta euskalgintza laguntzeko, udazken partean Errigorak bideraturiko elkartasun kanpainarekin ere. Ekimen honetako otarretako bat NOAUA!k erosi eta aurreko igandean zozketatu zuen, argazki sesioan parte hartu zenutenon artean. Adi, honako hauek izan ziren eta, zozketako zenbaki sarituak:
-Errigoraren otarra: 119.
-Zuberoako ikastolen aldeko otarra: 12.
Zorionak sarituei eta milesker Fotokolean parte hartu zenuten guztioi!