Urtarrilaren 9ra arte, bi asteko oporraldi eta atsedenaldiaz gozatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Halere, ez aspertzeko hamaika ekintza antolatu dituzte. Besteak beste Gabonetako Haur Parkea, txokoak eta antzezlanak Aginagan, errege kabalgata, Gaztelekuko ekintzak, film proiekzioak... Honatx asteotarako iragarri diren gabon giroko ekitaldien zerrenda:
Gabon giroko ekimen eskaintza zabala
Abenduak 26-30/ Urtarrilak 2-5
09:00-13:00 Gabonetako Txokoak Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Abenduak 26-28, astelehenetik asteazkenera
11:00-13:00 eta 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian, 2-12 urte artekoentzat. Sarrera doan.
Abenduak 26, astelehena, 17:30: Kiki pailazoa (Azkona taldea).
Abenduak 27, asteartea, 17:30: Apaxi ipuin kontalaria.
Abenduak 28, asteazkena, 17:30: Dj Jon: Diskofesta.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Abenduak 26, astelehena
11:00 San Esteban Txiki Eguna: meza eta hamaiketakoa. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.
16:30 Film proiekzioa Gaztelekuan, DBH 4 taldearentzat. Antolatzailea: Gaztelekua.
Abenduak 28, asteazkena
17:00 Antzezlana Aginagako ludotekan: "Ezer ez da dirudiena". Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.
Abenduak 29, osteguna
15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH1 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.
Abenduak 30, ostirala
09:00-20:00 Gabonetako Eskubaloi Txapelketa Oiardo Kiroldegian. Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
Abenduak 31, larunbata
Egunean zehar, Usurbil F.T.-ren gabonetako topaketa Haranen. Antolatzailea: Usurbil F.T.
17:00 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Amaieran, Hurbilagoren Gabonetako Zozketa. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.
Urtarrilak 1, igandea
01:00 Aros DJ-a Askatasuna plazan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Urtarrilak 2, astelehena
15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH2 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.
17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Prop eta Berta”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
Urtarrilak 4, asteazkena
14:15 Gaztelekutik ETBren Gu ta gutarrak saioa ikustera, DBH3 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.
Urtarrilak 5, osteguna
11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.
17:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.
19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Urtarrilak 8, igandea
17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Mixina”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.