Presoen alde kantuan gaur 18:30etan hasita, Kaleragunean

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 23a, 11:13

Musikaz giroturiko emanaldia iragarri dute ostiral honetarako, Dema plazako Kaleragunean. 18:30etan hasita, presoen alde kantuan ekimena antolatu dute. Eta iganderako ekitaldi berezia; "Ez daudenen mahaia". Bi hitzorduon arteko zubi-lana egingo du, larunbatean Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak herri gehiagorekin elkarlanean antolaturiko preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantu-jira bereziak:

Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!

Abenduak 23, ostirala

18:30 Presoen alde kantuan. Abeslarien emanaldia.

Abenduak 24, larunbata

17:30 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.

Abenduak 25, igandea

13:00 "Ez daudenen mahaia". "Ez daudenen mahaiaren irudikapena egingo da Usurbilgo Kalera gunean. Mahai handi bat prest izango dugu, momentu horretan Espainia zein Frantziako espetxeetan dauden preso kopurua aintzat hartuta eta beraien hutsunea irudikatzeko".

Abenduak 27, asteartea

19:00 Hitzaldia: "Gatazkaren ondorioak: zenbakiak eta irizpideak".

Hizlaria: Iñaki Egaña (Euskal Memoria fundazioa).

Zehaztasunak: "Kontakizunaren guneak garrantzia handia hartu du. Dagoeneko, hurbileko historia, ezagutzen dugunez, azalean dago oraindik orain. Etorkizunari begira, bistan da ez dela kontakizun bakarra egongo. Halere, kontakizuna eraiki behar da, geurea, nazioarteko irizpideen harira, giza eskubideen urraketen arabera. Guk, egia eta bakearen bila aritzen garen bitartean, kontakizun hori gure datuekin, gure zenbakiekin, gure lekukotasunen testigantzekin, bete behar dugu. Orain arte emandako urratsak eta hartutako irizpideak, baita marko kronologikoari dagozkiona ere, izango dira hitzaldi honen helburuak".

Abenduak 28, asteazkena

-Gazteen agerraldia.

19:30 “Kartzela eta literatura”:

-Mahai-ingurua: Jokin Urain “Kixkur” idazlea eta preso ohia; Olatz Altuna Zumeta preso ohia…

-Errezitaldia: Jose Luis Otamendi, Kattalin Miner…

Abenduak 29, osteguna

12:00 Agerraldi politiko musikatua frontoian.

19:00 Mahai-ingurua: “Emakumeak patriarkatuaren kartzeletan preso”.

Parte hartzaileak: 

• Maria Ruiz Torrado antropologo feminista. "Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean"; deritzon doktore tesiaren egilea. Kartzela egitura ikuspegi feministatik aztertu du.

• Oihana Etxebarrieta Legrand. Senide izandakoa, feminista eta ikerlaria. “Erlazio afektibo sexualak espetxe garaian askatasun (g)une? Hainbat euskal emakumeren esperientziak” ikerketaren egilea. Espetxea tarteko duten bikote harremanak aztertu ditu euskal preso politikoen kasuan.

• Mertxe Galdos Arsuaga. 20 urte egin ditu kartzelan eta horietako 7 erabat bakartua eta isolatuta Malagako kartzelan. Isolamendu egoera horren kontakizuna egingo du.

• Dinamizazio eta aurkezpen lanetan Olatz Dañobeitia Ceballos.

Abenduak 30, ostirala

18:00 Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eta eremu anitzetako feministekin asanblada.

20:30 Amaiera ekitaldi animatua frontoian.

Abenduak 31, larunbata

Goizean, Martuteneko espetxera martxa. Lehen zutabea 11:00etan abiatuko da Hernaniko Zinkoeneatik eta bigarrena, 11:30etan Egiako epaitegitik."Helburua, euskal preso politikoen kaleratzea eskatzea izango da eta, honekin batera, gure berotasuna helaraztea une berezi honetan euskal presoen kolektiboari, “Kalera, kalera” abestuz eta kandelaren sugarrarekin".

20:00 Brindisa: "presoen aldeko gabon zaharreko Brindisa".

Urtarrilak 1, igandea

12:00 Eguberrietako kontzertua Kaleragunean: Aitor Furundarena eskusoinuarekin.

Eskualde mailako deialdia: Adarra gailurrera mendi martxa, euskal preso eta iheslarien alde.

08:30 Xoxoka ostatuan biltzeko hitzordua.

10:30 Ekitaldia Adarra mendiko gailurrean.

Ekitaldiaren ostean, argazkia presoen aldeko ikurrekin.

Urtarrilak 2, astelehena

18:00 Xabier Amurizaren hitzaldia Sutegin: “Bertsolaritza eta kartzela”.

19:00 Zamoran preso egon ziren abadeen hitzaldia Sutegin: “Gogorkeriaren aurkako gogortasuna” GOGOR Taldea.

Urtarrilak 3, asteartea

18:30 Allur Dantza taldearen emanaldia.

Urtarrilak 4, asteazkena

18:30 Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.

Urtarrilak 6, ostirala

19:00 Kalejira erraldoia Donostiako Kontxako Badian: kandeladun giza-katea. "“Kalera, kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztera!” lemapean, urtarrilaren 6an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte egingo dena. Kalejira erraldoia izango da".

Urtarrilak 7, larunbata

21:00 Kontzertu erraldoia: "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".

Urtarrilak 8, igandea

Kaleragunearen itxiera.

Informazio gehiago:

kalerakalera.eus

Facebook: Kalera kalera

Twitter: @kalera_kalera

Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.