Kantua, gabonen eta oporren abiapuntu

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 23a, 13:07

Gabon giroa heldu zaigu Usurbila, ohi bezala, ikasleen eskutik. Aginagako eta Zubietako Herri Ikastetxeek egin duten moduan, Udarregi Ikastolako HH, LH eta DBHko ikasle eta irakasleak kalez kale aritu dira goizean, Haur Eskolakoak arrastaldean, gabonei ongi etorria eman eta egunotako ospakizunak girotzen. Bi asterako oporretara doaz ostiral honetan. Urtarrilaren 9an itzuliko dira ikasgeletara.

Gaur ikasleak, eta bihar, hilak 24, herri eragileek antolaturiko gabon kantu-jira berezien txanda:

Abenduak 24, larunbata

Gabon kantak abesteko kalejirak:

09:00 Aginagan: eliza ataritik abiatuta. Antolatzailea: Aginagako Parrokia.

16:30 Zubietan, Artzabaletatik abiatuta. Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera eliza paretik. Antolatzailea: Usurbilgo Parrokia.

17:30 Kaxkoan: Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.

18:00 Olentzeroren irteera Santuenean. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

19:00ak aldera, Kaxkoko kalejiren amaiera bateratua frontoian.