Gabon kantu artean datorkigu eguna

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 24a, 08:30

Aginagan, Santuenean, Zubietan eta Kaxkoan, goizetik gauera, gabon kantu artean emango dugu eguna. Hainbat herri eragileek urte garai honetako abestiei tartea egiteko kalejirak antolatu dituzte egunean zehar. Ez ahaztu hitzorduotarako egoki jantzita agertzea!

Abenduak 24, larunbata

09:00 Aginagan: eliza ataritik abiatuta. Antolatzailea: Aginagako Parrokia.

16:30 Zubietan, Artzabaletatik abiatuta. Antolatzailea: Zubietako Guraso Elkartea.

17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera eliza paretik. Antolatzailea: Usurbilgo Parrokia.

17:30 Kaxkoan: Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu, herri eragile gehiagorekin elkarlanean.

18:00 Olentzeroren irteera Santuenean. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

19:00ak aldera, Kaxkoko kalejiren amaiera bateratua frontoian.