Gazte Topaketak, asteartetik ostegunera

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 26a, 08:10

Usurbilgo Ernaik antolatuta, Gazte Topaketak egingo dira asteartetik ostegunera, hilaren 27tik 29ra. Kaleragunean egin diren deialdiekin ere bat egingo dute topaketok. Agerraldi, mobilizazio, proiekzio, musika emanaldi, hitzaldi eta solasaldia antolatu dute datozen hiru egunotarako:

Abenduak 27, asteartea

12:00 Erraustegiaren aurkako elkarretaratzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian, Gipuzkoa plazan.

17:00 Mahai ingurua: "Musika eta politika Euskal Herrian".

19:00 Hitzaldia Kaleragunean: "Gatazkaren ondorioak: zenbakiak eta irizpideak". Hizlaria: Iñaki Egaña, Euskal Memoriaren Fundazioa.

Jarraian, luntxa bertsolariekin frontoian.

Abenduak 28, asteazkena

10:00 Solasaldia preso ohiekin.

12:00 Gazte agerraldi nazionala Kaleragunean.

18:00 Mahai-ingurua Aitzaga Elkartean: "Herriko presoen egoera".

22:00 Iratxo bakarlariaren kontzertua Aitzaga Tabernan.

Abenduak 29, osteguna

11:00 Hitzaldia Aitzaga Elkartean, "Gazteok kalean" plataformaren eskutik.

12:00 Presoen ekitaldia Kaleragunean.

17:00 Kolonbiako gatazka eta bake prozesua (Mario).

19:00 Mahai ingurua Kaleragunean: "Emakumeak patriarkatuaren kartzelan preso".

22:00 Dokumental proiekzioa: "Gure kabuz ala hil".

Ondoren, gazte hausnarketa.

Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.