Usurbilgo Udalak antolatuta astelehenaz geroztik Oiardo Kiroldegian zabalik dagoen 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako Gabonetako Haur Parkea azken aldiz irekiko dute asteazken honetan. "Berrituta dator aurten Gabonetako Haur Parkea! Tailerrak: txapa tailerra, karetak, lorontziak... Txikientzako gunean: puzgarriak, ludoteka, margolarien gunea... Handientzako gunean: ohe elastikoak, Rolling estream-eko bi simulagailu... Eta, gainera, egunero tailerrak eta ikuskizunak", berri eman dute antolatzaileek. Hala da; asteazkenera arte, 17:30etan hasita Oiardo Kiroldegian; Kiki pailazoa, Apaxi ipuin kontalaria eta Dj Jonekin diskofesta!
Gabon giroko ekimen eskaintza zabala
Abenduak 26-30/ Urtarrilak 2-5
09:00-13:00 Gabonetako Txokoak Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Abenduak 26-28, astelehenetik asteazkenera
11:00-13:00 eta 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian, 2-12 urte artekoentzat. Sarrera doan.
Abenduak 28, asteazkena, 17:30: Dj Jon: Diskofesta.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Abenduak 28, asteazkena
17:00 Antzezlana Aginagako ludotekan: "Ezer ez da dirudiena". Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.
Abenduak 29, osteguna
15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH1 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.
Abenduak 30, ostirala
09:00-20:00 Gabonetako Eskubaloi Txapelketa Oiardo Kiroldegian. Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
Abenduak 31, larunbata
Egunean zehar, Usurbil F.T.-ren gabonetako topaketa Haranen. Antolatzailea: Usurbil F.T.
17:00 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Amaieran, Hurbilagoren Gabonetako Zozketa. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.
Urtarrilak 1, igandea
01:00 Aros DJ-a Askatasuna plazan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Urtarrilak 2, astelehena
15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH2 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.
17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Prop eta Berta”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.
Urtarrilak 4, asteazkena
14:15 Gaztelekutik ETBren Gu ta gutarrak saioa ikustera, DBH3 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.
Urtarrilak 5, osteguna
11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.
17:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.
19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.
Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Urtarrilak 8, igandea
17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Mixina”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.