Gazte Topaketen amaiera gaur

Noaua Aldizkaria 2016ko abenduaren 29a

Ostegun honetan amaituko dira Usurbilgo Ernai gazte erakundeak astearteaz geroztik antolatuak zituen Gazte Topaketak. Atzo, besteak beste, herriko presoei buruz solasean aritu ziren Aitzaga Elkartean. Honatx ostegun honetarako iragarria dutena:

Abenduak 29, osteguna

11:00 Hitzaldia Aitzaga Elkartean, "Gazteok kalean" platafrmaren eskutik.

12:00 Presoen ekitaldia Kaleragunean.

17:00 Kolonbiako gatazka eta bake prozesua (Mario).

19:00 Mahai ingurua Kaleragunean: "Emakumeak patriarkatuaren kartzelan preso".

22:00 Dokumental proiekzioa: "Gure kabuz ala hil".

Ondoren, gazte hausnarketa.

Antolatzailea: Usurbilgo Ernai.