Euskal Memoria Fundazioko kide Iñaki Egañaren eskutik, "Gatazkaren ondorioak: zenbakiak eta irizpideak" hitzaldia izan zen bart, Kaleragunean. Ekitaldiz beteriko astea dugu aurretik, preso ohien itxialdi tokian, "Kalera Kalera!" ekimeneko karpagunean. Hurrengo hitzordua, asteazken eguerdi honetan 12:00etan; gazteen agerraldia Kaleragunean. 19:30etan, besteak beste, Olatz Altuna herritarra partaide izango duen "Kartzela eta literatura" saioa:
Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!
Abenduak 28, asteazkena
12:00 Gazteen agerraldia.
19:30 “Kartzela eta literatura”:
-Mahai-ingurua: Jokin Urain “Kixkur” idazlea eta preso ohia; Olatz Altuna Zumeta preso ohia…
-Errezitaldia: Jose Luis Otamendi, Kattalin Miner…
Abenduak 29, osteguna
12:00 Agerraldi politiko musikatua frontoian.
19:00 Mahai-ingurua: “Emakumeak patriarkatuaren kartzeletan preso”.
Parte hartzaileak:
• Maria Ruiz Torrado antropologo feminista. "Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean"; deritzon doktore tesiaren egilea. Kartzela egitura ikuspegi feministatik aztertu du.
• Oihana Etxebarrieta Legrand. Senide izandakoa, feminista eta ikerlaria. “Erlazio afektibo sexualak espetxe garaian askatasun (g)une? Hainbat euskal emakumeren esperientziak” ikerketaren egilea. Espetxea tarteko duten bikote harremanak aztertu ditu euskal preso politikoen kasuan.
• Mertxe Galdos Arsuaga. 20 urte egin ditu kartzelan eta horietako 7 erabat bakartua eta isolatuta Malagako kartzelan. Isolamendu egoera horren kontakizuna egingo du.
• Dinamizazio eta aurkezpen lanetan Olatz Dañobeitia Ceballos.
Abenduak 30, ostirala
18:00 Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eta eremu anitzetako feministekin asanblada.
19:00 "Egia bide, askatasuna amets" Kaleragunetik abiatuta.
20:30 Amaiera ekitaldi animatua frontoian.
Abenduak 31, larunbata
Goizean, Martuteneko espetxera martxa. Lehen zutabea 11:00etan abiatuko da Hernaniko Zinkoeneatik eta bigarrena, 11:30etan Egiako epaitegitik."Helburua, euskal preso politikoen kaleratzea eskatzea izango da eta, honekin batera, gure berotasuna helaraztea une berezi honetan euskal presoen kolektiboari, “Kalera, kalera” abestuz eta kandelaren sugarrarekin".
20:00 Brindisa: "presoen aldeko gabon zaharreko Brindisa".
Urtarrilak 1, igandea
12:00 Eguberrietako kontzertua Kaleragunean: Aitor Furundarena eskusoinuarekin.
Eskualde mailako deialdia: Adarra gailurrera mendi martxa, euskal preso eta iheslarien alde.
08:30 Xoxoka ostatuan biltzeko hitzordua.
10:30 Ekitaldia Adarra mendiko gailurrean.
Ekitaldiaren ostean, argazkia presoen aldeko ikurrekin.
Urtarrilak 2, astelehena
18:00 Xabier Amurizaren hitzaldia Potxoenean: “Bertsolaritza eta kartzela”.
19:00 Zamoran preso egon ziren abadeen hitzaldia Potxoenean: “Gogorkeriaren aurkako gogortasuna” GOGOR Taldea.
Urtarrilak 3, asteartea
18:30 Allur Dantza taldearen emanaldia.
Urtarrilak 4, asteazkena
18:30 Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.
Urtarrilak 6, ostirala
18:30 Kandeladun giza-kate erraldoia Donostiako Kontxako Badian, Donostiako Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte.
Urtarrilak 7, larunbata
21:00 Kontzertu erraldoia: "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".
Urtarrilak 8, igandea
Kaleragunearen itxiera.
Informazio gehiago:
Facebook: Kalera kalera
Twitter: @kalera_kalera
Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.