Iruditan duzue, aurreko ostiralean oporretara joan aurretik, Aginagako Eskola Txikiko ikasle, irakasle eta gurasoek, gabonetako kantu-jira berezia ospatzen ari zirela atera zuten irudia. Ordutik, bi asteko oporraldi betean dira haurrak, aspertzeko aitzakia handirik ez duten arren. Asteotarako gabonetako txokoak antolatzeaz gain, asteazken honetarako 17:00etan, "Ezez ez da dirudiena" antzezlana programatu dute Aginagako ludotekan:
Abenduak 26-30, urtarrilak 2-5
09:00-13:00 Gabonetako txokoak Aginagako ludotekan (sartzeko ordua, 10:00ak arte). Izen ematea, itxita.
Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Abenduak 28, asteazkena
17:00 "Ezer ez da dirudiena" antzezlana Aginagako ludotekan:
"Arrautza jatera joan eta txorizo zaporea du. Tortilla frantsesa egin eta gazta usaina dauka. Arrautza egosi eta desagertzen da! Baina zer gertatzen ari da? Bapatean otso batek txitak lapurtzen ditu, baina ezer ez da dirudiena. Ondoren, dantzan ikusten ditugu oiloarekin. Ehiztari batek, txanogorritxo babestu nahi du, otsoa gertu dabil eta oso arriskutsua da. Txanogorritxo, otsoa aurkitzen du beldurtuta. Ehiztariak sortzen duen zaratak beldurtzen du. Ezer ez da dirudiena. Patata Tropikala antzerki laborategiak, 3 ipuin desberdin nahastu ditu, emakumeen aurkako indarkeriaz, inmigrazioaz eta gizarte desberdintasunaz hitz egiteko. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlana, oso modu didaktiko eta erraz batez, tematika hauek lantzen ditu edozein adinetako pertsonek uler dezaten, gaur egungo gizarteak pairatzen dituen arazoak. Berriro ere txotxongiloak, antzerkia, ilusioa eta irudimena nahastu ditugu antzezlan dinamiko eta dibertigarria sortzeko, baina baita ere pentsatu arazi egiten gaituena. Ezer ez da dirudiena...".
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.