Aisialdiko ekimen eskaintza zabala, Gabonetako Parkea itxi ostean

Noaua Aldizkaria 2016ko abenduaren 29a

Asteotako oporraldiak tarteko, aisialdiko hainbat ekimen antolatu dira Usurbilen. Azken hiru egunotan Oiardo Kiroldegian zabalik izan den Gabonetako Parkearen ostean ere, ez da aspertzeko tarterik izango:

Aisialdiko ekimen eskaintza zabala

Abenduak 26-30/ Urtarrilak 2-5

09:00-13:00 Gabonetako Txokoak Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

Abenduak 30, ostirala

09:00-20:00 Gabonetako Eskubaloi Txapelketa Oiardo Kiroldegian. Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.

Abenduak 31, larunbata

Egunean zehar, Usurbil F.T.-ren gabonetako topaketa Haranen. Antolatzailea: Usurbil F.T.

17:00 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Amaieran, Hurbilagoren Gabonetako Zozketa. Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Urtarrilak 1, igandea

01:00 Aros DJ-a Askatasuna plazan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 2, astelehena

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH2 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Prop eta Berta”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 4, asteazkena

14:15 Gaztelekutik ETBren Gu ta gutarrak saioa ikustera, DBH3 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.

Urtarrilak 5, osteguna

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.


17:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.


19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Urtarrilak 8, igandea

17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Mixina”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.