Emakume preso ohiak ari dira parte hartzen egunotan, Usurbilgo Kaleragunean egiten ari diren itxialdian. Hainbat ekimen antolatu dituzte. Lehenbiziko aldiz bildu dira, "ahots propioz aritzeko elkartu gara" zioten bart, Potxoenean antolatu zuten “Emakumeak patriarkatuaren kartzeletan” mahai-inguruan. Olatz Dañobeitia Ceballosek bideratu zuen saioaren hasiera duzue ondoko bideoan. Kideok parte hartu zuten:
• Maria Ruiz Torrado antropologo feminista"Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean"; deritzon doktore tesiaren egilea. Kartzela egitura ikuspegi feministatik aztertu du.
• Oihana Etxebarrieta Legrand. Senide izandakoa, feminista eta ikerlaria. “Erlazio afektibo sexualak espetxe garaian askatasun (g)une? Hainbat euskal emakumeren esperientziak” ikerketaren egilea. Espetxea tarteko duten bikote harremanak aztertu ditu euskal preso politikoen kasuan.
• Mertxe Galdos Arsuaga. 20 urte egin ditu kartzelan eta horietako 7 erabat bakartua eta isolatuta Malagako kartzelan. Isolamendu egoera horren kontakizuna egingo du.
Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!
Abenduak 30, ostirala
18:00 Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eta eremu anitzetako feministekin asanblada.
20:30 Amaiera ekitaldi animatua frontoian.
19:00 "Egia bide, askatasuna amets" Kaleragunetik abiatuta.
Abenduak 31, larunbata
Goizean, Martuteneko espetxera martxa. Lehen zutabea 11:00etan abiatuko da Hernaniko Zinkoeneatik eta bigarrena, 11:30etan Egiako epaitegitik."Helburua, euskal preso politikoen kaleratzea eskatzea izango da eta, honekin batera, gure berotasuna helaraztea une berezi honetan euskal presoen kolektiboari, “Kalera, kalera” abestuz eta kandelaren sugarrarekin".
20:00 Brindisa: "presoen aldeko gabon zaharreko Brindisa".
Urtarrilak 1, igandea
12:00 Eguberrietako kontzertua Kaleragunean: Aitor Furundarena eskusoinuarekin.
Eskualde mailako deialdia: Adarra gailurrera mendi martxa, euskal preso eta iheslarien alde.
08:30 Xoxoka ostatuan biltzeko hitzordua.
10:30 Ekitaldia Adarra mendiko gailurrean.
Ekitaldiaren ostean, argazkia presoen aldeko ikurrekin.
Urtarrilak 2, astelehena
18:00 Xabier Amurizaren hitzaldia Potxoenean: “Bertsolaritza eta kartzela”.
19:00 Zamoran preso egon ziren abadeen hitzaldia Potxoenean: “Gogorkeriaren aurkako gogortasuna” GOGOR Taldea.
Urtarrilak 3, asteartea
18:30 Allur Dantza taldearen emanaldia.
Urtarrilak 4, asteazkena
18:30 Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.
Urtarrilak 6, ostirala
18:30 Kandeladun giza-kate erraldoia Donostiako Kontxako Badian, Donostiako Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte.
Urtarrilak 7, larunbata
21:00 Kontzertu erraldoia: "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".
Urtarrilak 8, igandea
Kaleragunearen itxiera.
Informazio gehiago:
Facebook: Kalera kalera
Twitter: @kalera_kalera
Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.