Urtea agurtzeko, Usurbil F.T.-ren topaketa eta 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa

Noaua Aldizkaria 2016ko abenduaren 30a

Usurbil Kirol Elkarteak Mirotzen omeneko infantilen eskubaloi txapelketa antolatu du ostiral honetarako. Urtea kirola eginez agurtzeko beste bi hitzordu ere antolatu dituzte astebururako: larunbat goizez, Usurbil F.T.-k Harnen antolatu duen topaketa batetik. Eta arratsalderako, Hurbilago Elkartearen eskutik ospatuko den San Silvestre Herri Lasterketa bestetik. Hitzorduon gaineko xehetasunak segidan dituzue:

Abenduak 31, larunbata

09:30 Usurbil F.T.-ren gabonetako topaketa Harane futbol zelaian.

Parte hartzaileak: Urnieta, Villabona, Orio, Pasaia, Sanse, Elizondo, Usurbil eta Allerru taldeak.

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Abenduak 31, larunbata

17:00 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa frontoitik abiatuta. Amaieran zozketak parte hartzaileen artean, eta Hurbilagoren Gabonetako Zozketa.

Izen ematea: doan, egunean bertan proba hasi aurretik, frontoian.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Babesleak: Usurbilgo Udala eta Eusko Jaurlaritza.