EH-ko Mugimendu Feministaren batzarra eta "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2016ko abenduaren 30a

Emakume preso ohiek hartua dute lekukoa atzotik, Usurbilgo Kaleragunean. Agerraldia egin zuten eguerdian, iluntzean “Emakumeak patriarkatuaren kartzeletan” mahai-ingurua. Honatx preso ohien itxialdi gunera datozen hurrengo ekimenak. Batetik, EHko Mugimendu Feminista Potxoenean batzartuko da. Eta urtero legez, "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldia egingo da, 19:00etan Kaleragunetik abiatuta. 

Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!

Abenduak 30, ostirala

18:00 Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eta eremu anitzetako feministekin asanblada.

20:30 Amaiera ekitaldi animatua frontoian.

19:00 "Egia bide, askatasuna amets" Kaleragunetik abiatuta.

Abenduak 31, larunbata

Goizean, Martuteneko espetxera martxa. Lehen zutabea 11:00etan abiatuko da Hernaniko Zinkoeneatik eta bigarrena, 11:30etan Egiako epaitegitik."Helburua, euskal preso politikoen kaleratzea eskatzea izango da eta, honekin batera, gure berotasuna helaraztea une berezi honetan euskal presoen kolektiboari, “Kalera, kalera” abestuz eta kandelaren sugarrarekin".

20:00 Brindisa: "presoen aldeko gabon zaharreko Brindisa".

Urtarrilak 1, igandea

12:00 Eguberrietako kontzertua Kaleragunean: Aitor Furundarena eskusoinuarekin.

Eskualde mailako deialdia: Adarra gailurrera mendi martxa, euskal preso eta iheslarien alde.

08:30 Xoxoka ostatuan biltzeko hitzordua.

10:30 Ekitaldia Adarra mendiko gailurrean.

Ekitaldiaren ostean, argazkia presoen aldeko ikurrekin.

Urtarrilak 2, astelehena

18:00 Xabier Amurizaren hitzaldia Potxoenean: “Bertsolaritza eta kartzela”.

19:00 Zamoran preso egon ziren abadeen hitzaldia Potxoenean: “Gogorkeriaren aurkako gogortasuna” GOGOR Taldea.

Urtarrilak 3, asteartea

18:30 Allur Dantza taldearen emanaldia.

Urtarrilak 4, asteazkena

18:30 Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.

Urtarrilak 6, ostirala

18:30 Kandeladun giza-kate erraldoia Donostiako Kontxako Badian, Donostiako Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte. 

Urtarrilak 7, larunbata

21:00 Kontzertu erraldoia: "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".

Urtarrilak 8, igandea

Kaleragunearen itxiera.

Informazio gehiago:

kalerakalera.eus

Facebook: Kalera kalera

Twitter: @kalera_kalera

Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.