Tren eta autobus zerbitzuetan murrizketak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2016ko abenduaren 31

Urtezahar egunerako eta urtarrilaren lehenerako, asteburu honetan egokitu diren egun seinalatuotarako alegia, murrizketak izango dira tren eta autobus zerbitzuetan. Bai Euskotrenen, baita Urola-Kosta, Usurbil-Hernani eta Aginaga-ospitaleak lotzen dituzten autobus zerbitzuetan ere. Adi beraz ohar hauei:

Euskotren

Abenduaren 31ko azken zerbitzuak: 19:50ean Amaratik Zumaiara (Usurbilen 20:04an), 20:00etan Zumaiatik Amarara (Usurbilen 20:24an).

Urtarrilaren 1eko goizeko zerbitzu bakarrak: Zumaia-Amara artean Usurbilen 13:24an, eta Amara-Zumaia artean Usurbilen 11:04an.

Urtarrilaren 1eko arratsaldeko lehen zerbitzuak: Amara-Zumaia artean Usurbilen 17:04an, Zumaia-Amara artean Usurbilen 18:24an.

Ordutegi bereziaren gaineko informazio gehiagorako:

Ordutegi berezia

euskotren.eus 

@euskotrenEJGV (Twitter)

Lurraldebus: Urola-Kosta

Abenduaren 31ko azken zerbitzuak: Zumaia-Donostia artean Usurbilen 20:10ean; Donostia-Zumaia artean Usurbilen 20:30etan.

Urtarrilaren 1eko goizeko zerbitzu bakarrak: Zumaia-Donostia artean Usurbilen 11:10ean; Donostia-Zumaia artean Usurbilen 12:30etan.

Urtarrilaren 1eko arratsaldeko lehen zerbitzuak: Zumaia-Donostia artean Usurbilen 18:10ean; Donostia-Zumaia artean Usurbilen 18:30etan.

Ordutegi zehatza hemen: Urola-Kosta

Lurraldebus: T6, Usurbil-Hernani

Abenduaren 31ko azken zerbitzuak: Usurbildik 20:15ean, Hernani-Usurbil artekoa Usurbilen 20:15ean eta Hernani-Lasarte artekoa 20:45ean.

Urtarrilaren 1eko lehen zerbitzuak: igandeetako ohiko zerbitzua. 

Lurraldebus: T2, Aginaga-ospitaleak

Abenduaren 31ko azken zerbitzuak: Aginagatik 20:17an, ospitaletik Aginagara 19:50ean eta ospitaletik Lasartera 20:50ean.

Urtarrilaren 1ean: ez da zerbitzurik izango.

T2/T6 zerbitzuen informazio gehiagorako: lurraldebus.eus