Lagun arteko topaketa ospatzen ari dira urteko azken goiz honetan zehar Harane futbol zelaian. Etxekoekin batera, Gipuzkoa eta Nafarroako 7 talde batu dituzte, futbol partidak jokatzeko: Pasaia K.E., Sanse, Urnieta K.E., Allerru, Orioko F.T., Baztan, Villabona eta Usurbil F.T. Antolatzaileen, Usurbil F.T.-koen eskutik oroigarri bana jaso dute, topaketa hasi aurretik.
Bartzelonara bidaia
Ekimen honekin agurtuko du Usurbil F.T.-k 2016a. Halere, urte berrirako egitasmo gehiago ere badituzte esku artean. Duela zazpi urte egin zuten moduan, 2017ko apirileko Aste Santuko oporraldian Bartzelonara bidaia antolatzen ari da Usurbil F.T., apirilaren 15 eta 16ko asteburuan Realak Bartzelonaren aurka jokatuko duen neurketa izango dela baliatuta. “Bidaia Bartzelonaz gozatu eta Barça-Reala partida ikusi nahi duen ororentzat izango da”, iragarri dute antolatzaileek. Bidaian izen emateko epea urtarrilaren 31ra arte luzatu dute. Apuntatzeko eta argibide gehiagorako, idatzi futusurbil@yahoo.es helbidera.
Gabonetako errifen zozketa
Honatx egin duten zozketako zenbaki sarituak. "Zenbaki hauen jabe bazarete Haraneko tabernatik pasa", ohartarazi dute Usurbil F.T.-tik:
Marije Arropa denda: 3743.
Bruño Mariskoak: 3007.
Saizar jatetxea: 5673.