Urtea lasterka batean agurtu nahi duenak, 17:00etarako prest egon dadila, frontoi ingurutik abiatuko den 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketan parte hartzeko. Herriko ostalaritza eta merkataritza suspertzearen aldeko kirol ekimenak bi itzuli egingo dizkio herri erdiguneari. Abiapuntua bezala, helmuga ere frontoian izango du lasterketak. Amaieran, urtero moduan, Hurbilago Elkarteko kide diren taberna eta saltokien eskutik, opari mordoa zozketatuko da parte hartzaileen artean. Horretarako ordea, lasterketarako aurrez izena eman beharra zegoen. Apuntatu ez zaretenok, frontoian bertan izango duzue, 17:00ak aurretik inskripzioa bideratzeko aukera.
Gabonetako Zozketa
Lasterkarien artean soilik ez. Azken hilabetean Hurbilago Elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egin dituzuenok adi. Erosketen truke hainbat zenbakidun txartel jasoko zenituzten, larunbat honetako lasterketa amaieran egingo den gabonetako zozketarako. 3 sari zozketatuko dituzte; telebista eta bizikleta eder bana, eta Usurbilgo produktuez hornituriko otar bat. Opariok Sutegiko erakustaretoan izan dituzue ikusgai.