Urtea agurtzeko, presoez oroitzeko brindisa 20:00etan Kaleragunean

Noaua Aldizkaria 2016ko abe. 31a, 11:51

Ondoko irudietan dituzue azken orduetan Kaleragunean egin diren zenbait ekimen; batetik, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eta eremu anitzetako feministekin asanblada ospatu zuten bart Potxoenean. Bestalde, "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldia ere egin zen. Urtea gure artean falta ditugunak oroituz, haien aldeko brindisaren bueltan agurtuko dute Kaleragunean. Honatx astebururako iragarri dituzten ekimenak:

Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!

Abenduak 31, larunbata

Goizean, Martuteneko espetxera martxa. Lehen zutabea 11:00etan abiatuko da Hernaniko Zinkoeneatik eta bigarrena, 11:30etan Egiako epaitegitik."Helburua, euskal preso politikoen kaleratzea eskatzea izango da eta, honekin batera, gure berotasuna helaraztea une berezi honetan euskal presoen kolektiboari, “Kalera, kalera” abestuz eta kandelaren sugarrarekin".

20:00 Brindisa: "presoen aldeko gabon zaharreko Brindisa".

Urtarrilak 1, igandea

12:00 Eguberrietako kontzertua Kaleragunean: Aitor Furundarena eskusoinuarekin.

Eskualde mailako deialdia: Adarra gailurrera mendi martxa, euskal preso eta iheslarien alde.

08:30 Xoxoka ostatuan biltzeko hitzordua.

10:30 Ekitaldia Adarra mendiko gailurrean.

Ekitaldiaren ostean, argazkia presoen aldeko ikurrekin.

Urtarrilak 2, astelehena

18:00 Xabier Amurizaren hitzaldia Potxoenean: “Bertsolaritza eta kartzela”.

19:00 Zamoran preso egon ziren abadeen hitzaldia Potxoenean: “Gogorkeriaren aurkako gogortasuna” GOGOR Taldea.

Urtarrilak 3, asteartea

18:30 Allur Dantza taldearen emanaldia.

Urtarrilak 4, asteazkena

18:30 Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.

Urtarrilak 6, ostirala

18:30 Kandeladun giza-kate erraldoia Donostiako Kontxako Badian, Donostiako Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte. 

Urtarrilak 7, larunbata

21:00 Kontzertu erraldoia: "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".

Urtarrilak 8, igandea

Kaleragunearen itxiera.

Informazio gehiago:

kalerakalera.eus

Facebook: Kalera kalera

Twitter: @kalera_kalera

Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.