Koloretsua eta parte hartze aldetik jendetsua izan da beste behin, Urtezahar egun honetan ospatu berri den 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Herriko ostalaritza eta merkataritza suspertzearen aldeko ekimena ondoko irudiotan bildu dugu.
Hurbilagoren Gabonetako Zozketa
Lasterketa amaieran, Hurbilago Elkarteko ostalari eta merkatariek oparitutako hainbat sari zozketatu dituzte parte hartzaileen artean. Saritu batzuk ez dira agertu. Zuekin hartuemanetan jarriko dira Hurbilago Elkarteko kideak. Gauza bera gertatu da baita, Gabonetako Zozketarekin ere. Hiru sari potoloren sarituak ez dira agertu, baina aipatu moduan, zuekin harremanetan jarriko dira. Honatx Gabonetako Zozketako zortedunen berri:
Herriko produktuez hornituriko otarra: Mari Karmen Portu.
Telebista: Juantxo.
Bizikleta: Edurne Albisu.
Urte berri on guztioi!