Kabalgata, zinea eta Gaztelekuko ekintzak, gaztetxoen azken opor aste honetan

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 2a, 11:21

Haur eta gaztetxoen oporraldiko azken astean gara jada. Oraindik halere, haien atseden egunak tarteko, eta ez aspertzeko, hainbat ekimen antolatu dira Usurbilen. Film proiekzioak, Gaztelekuko ekintzak eta errege kabalgata ostegun iluntzean:

Aisialdiko ekimen eskaintza zabala

Urtarrilak 2, astelehena

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH2 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Prop eta Berta”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 4, asteazkena

14:15 Gaztelekutik ETBren Gu ta gutarrak saioa ikustera, DBH3 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua.

Urtarrilak 5, osteguna

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.


17:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta.


19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Urtarrilak 8, igandea

17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Mixina”. Sarrera: 3 euro. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.