Xabier Amurizaren hitzaldia 18:00etan Potxoenean, Kaleragunearen baitan

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 2a, 04:51

Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea eskatzeko elkartasun eta aldarrien Kaleragunea azken astera heldu da. Urtarrilaren 8ra arte halere, ekitaldirik ez da faltako. Hasteko, gaur, Xabier Amurizaren eta Zamoran preso egondako abadeen hitzaldi bana antolatu dute Potxoenean.

Giza-katean parte hartzeko deia

Suargiekin askatasunaren argia pizteko deia luzatua dute Usurbilgo Kaleragunetik, urtarrilaren 6an 18:30etan Donostiako Kontxako badian antolatu duten giza-katean. Euskal Preso Politikoen Kolektiboak iragarritako hausnarketa prozesuari bultzada eman eta mobilizazio ziklo berri hasiera emateko deitu duten ekimen honetara gonbidatzen dute herritar oro, "bereziki konbokatu nahi ditugu azken 40 urte hauetan amnistiaren eta askatasunaren alde borroka egin duen pertsona oro". 

Eskualdeka osatuko da giza-katea. Eskualdearen arabera, biltzeko bi leku finkatu dituzte. Buruntzaldeko herritarrak, hilaren 6an 18:30etan Donostiako Alderdi Ederren hitzartu dituzte. Gogoan izan,  suargi bat eraman beharko du giza-katean parte hartu nahi duen pertsona bakoitzak. Ekimen honek, Haizeen Orrazia eta Oteizaren Paseo Berriko eskultura lotuko ditu. Giza-katea osatu ostean, 19:00etan amaituko da ekitaldia, Kontxako Erlojuen gunean. Esteka honetan xehetasun gehiago: Kontxako giza-katea

Kalera Kalera! Bakea eta Askatasuna irabaztea!

Urtarrilak 2, astelehena

18:00 Xabier Amurizaren hitzaldia Potxoenean: “Bertsolaritza eta kartzela”.

19:00 Zamoran preso egon ziren abadeen hitzaldia Potxoenean: “Gogorkeriaren aurkako gogortasuna” GOGOR Taldea.

Urtarrilak 3, asteartea

18:30 Allur Dantza taldearen emanaldia.

Urtarrilak 4, asteazkena

18:30 Umorea Ekaintxou pailazoaren eskutik.

Urtarrilak 6, ostirala

18:30 Kandeladun giza-kate erraldoia Donostiako Kontxako Badian, Donostiako Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara bitarte. 

Urtarrilak 7, larunbata

21:00 "Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia (Abeslariak bertsolariak,....)".

Urtarrilak 8, igandea

Kaleragunearen itxiera.

Informazio gehiago:

kalerakalera.eus

Facebook: Kalera kalera

Twitter: @kalera_kalera

Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.