NOAUA! laguntzeak, 2017an ere saria dakar

Noaua Aldizkaria 2017ko urt. 2a, 08:16

Aldizkari, gabonetako gehigarri eta Zaloa Arnaiz herritarrak diseinaturiko 2017ko egutegia jaso zenituzten azkenekoz, NOAUA!ren eskutik. Bi asteko etenaldiaren ostean, hurrengo zenbakia urtarrilaren 13an argitaratuko dugu. Ordurako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, urtarrilaren 9ra arteko epea duzue NOAUA!ko egoitzara ekarri edo erredakzioa@noaua.eus helbidera bidaltzeko. 

NOAUA! laguntzeagatik, saria

Hala da, NOAUA! laguntzeak saria dakar urtean zehar egin ohi ditugun zozketetan. NOAUA! kide ez zaretenoi, etorri kultur elkarteko egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu bazkidetza. 40 euroren truke zozketa ezberdinetan parte hartzeko aukera duzue, kultur elkarte honen ekitaldietako sarreretan beherapenak edota Errenta Aitorpenean hobaria eskura dezakezue. Ez utzi biharko. Animatu eta egin zaitez NOAUA! kide!

Ondoko irudiotan dituzuen herritarrok merezitako otarra jaso zuten urte amaieran, NOAUA! Kultur Elkartean publizitatea jarriz, edo bazkide izanez urtean zehar eskaini duten laguntzagatik. Milesker eta zorionak!

Publizitatea jarri dutenen artean: Txapeldun taberna

Bazkideen artean: Nerea Erauntzetamurgil Manterola

Publizitatea jarri dutenen artean: Aginagako Etxebeste taberna

Bazkideen artean: Juan Mari Bengoetxea Ugarte