Horretarako finkaturiko epearen baitan, erreklamaziorik aurkeztu ez zenez, 2017rako ordenantza fiskala behin betiko onartu zuen Udalak abenduan. Ordainketak egiteko egutegi fiskala ere zehaztu du. Hemen duzue:
-Urtarrilaren 2tik 31ra: emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) eta asteroko merkatuaren erabilpen tasa (aurreko urteko 4. hiruhilekoa):
-Otsailaren 1etik martxoaren 15era: ura, estolderia eta hondakinak (aurreko urteko 4. hiruhilekoa).
-Martxoaren 1etik apirilaren 17ra: trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilaren 3tik maiatzaren 2ra: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (urteko 1. hiruhilekoa).
-Maiatzaren 2tik ekainaren 15era: ura, estolderia eta hondakinak (urteko 1. hiruhilekoa).
-Maiatzaren 16tik uztailaren 3ra: ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailaren 3tik abuztuaren 1era: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (urteko 2. hiruhilekoa).
-Abuztuaren 1etik irailaren 15era: ura, estolderia eta hondakinak (urteko 2. hiruhilekoa).
-Irailaren 1etik urriaren 2ra: espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriaren 2tik azaroaren 10era: ekonomi jardueren gaineko zerga.
-Urriaren 2tik 31ra: asteroko merkatuaren erabilpen tasa (urteko 3. hiruhilekoa).
-Azaroaren 1etik abenduaren 15era: ura, estolderia eta hondakinak (urteko 3. hiruhilekoa).
-Azaroaren 1etik 30era: bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatiko tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
Igoera orokorrik ez
Herritarren poltsikoentzat berri ona. Azken urteotan bezala, Usurbilgo Udalak ez du igoera orokorrik aplikatuko 2017ko zerga-ordenantzan. Erabakia udalbatzaren gehiengo osoak babestu zuen, urriaren 25ean egin zen osoko ohiko bilkuran. EHBilduren aldeko botoekin onartu zen hasieraz, 2017rako zerga-ordenantza. EAJ eta PSE abstenitu ziren. Aipatu moduan, 2017ko zerga-ordenantzan ez du igoera orokorrik aplikatuko Usurbilgo Udalak. Baina badira zenbait salbuespen. Udal gobernu taldetik argitzen dutenez, badira beste erakundeek hartutako erabakien eraginez aplikatu beharko dituen zenbait igoera. Honatx xehetasun gehiago: 2017rako udal zerga-ordenantza
Taxi-tarifetan ere igoerarik ez
Ez da gorabeherarik izango ezta, urte berrian taxia baliatzeagatik ordaindu beharko den diru kopuruan. Alegia, 2017ko taxi tarifak aurtengo eta azken 3 urteotako berak izango dira, 2013az geroztik ez baita igoerarik aplikatu. Usurbilgo Udaleko udalbatzak urriaren 25ean hartutako erabakiaren gaineko xehetasun gehiago, esteka honetan dituzue: 2017rako taxi tarifak